Telebistako emanaldia 10.50etan hasiko da goizean, eta bazkalostean jarraituko du, ETB1en; osorik emango dute nonbait. Baina Internetetik jarraitzea ere izango da. Bertsoa.com, Argia eta Info7k emanaldi bateratua prestatu dute goizeko 10.30etatik aurrera, eta Eitb.com-ek ere emango du. Laburbilduz:
Bertsoa.com, Argia eta Info7k prestaturiko Internet bidezko erretransmisioa, 10.30etatik aurrera, hemen ikus daiteke. Egoki ikusteko, dena den, plugin berezi batzuk jarri behar dira. Nondik jaitsi daitezkeen adierazten dute ohar horretan. Bertsoa.com, Argia eta Info7k baina instalazioaz argibide gehiago ez dago. Emanaldi honetan, Agin Rezola, Xabier Euzkitze, Unai Agirre eta Jokin Sorozabal komentarista eta analista lanetan ariko dira. Beñat Gaztelumendi eta Estitxu Eizagirre, berriz, bertara hurbildutakoei elkarrizketak egiten ibiliko dira. Txapelketa amaitzen denean, irabazlearekin elkarrizketa, prentsaurrekoa eta abar ikusteko aukera ere izango da.
EITB.com-ek berriz, 11,00etatik aurrera emango du finala Interneten esteka honetan, eta kasu honetan flash jogailu estandarrago batekin ikusi ahal izango da. Bideoaren lehiatilaz gain, aldamenean Twiterreko mezuak ere ikusiko dira, #btn09 gakoarekin idazten dituzuenak, hain zuzen.
Erantzun
Sartu