HUHEZIk (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Mondragon Unibertsitatekoak) zera adierazi nahi du Euskaldunon Egunkariaren epaiketaren aurrean:
- Unibertsitate erakunde garen aldetik, kezkatu egiten gaituzte Euskaldunon Egunkariak eta bere langileek eta arduradunek nozitzen ari diren jazarpenak eta bidegabekeriak. Unibertsitatea ideien eta pentsamendu askearen gune den heinean, iruditzen zaigu aniztasun ideologikoa eta politikoa errespetatu behar dela. Horregatik, gizarte osoari dei egiten diogu gogoeta egitera eta aniztasuna defendatzera.
- Goraipatu nahi dugu Euskaldunon Egunkariak egin duen lana eta ekarpena euskalgintzan, komunikabide ez ezik, euskaldunontzako bilgune, erreferente eta eragile izan baita.
- Eskatu nahi dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkariaren kontrako auzia bertan behera utz dezan eta auzipetuak aske gelditzea.
- Gure elkartasuna eta berotasuna adierazi nahi diegu injustizia hau pairatzen ari diren guztiei, bereziki auzipetuei eta beren gertukoei".
Erantzun
Sartu