Panga, ikastetxeetako menuetako arraina
Bixigua, legatza edo errebollua jartzen arriskatu gaur egungo umeekin? Jarri panga Gabonetako otorduetan ere, ikastetxeetako menuko arraina, ume guztiek protestarik gabe jaten duten bakarra.
Panga bizia. © cc-by-sa - GFDL: Christian Bier, Wikipedia
Ze arrain mota da panga? Ez da, hain zuzen, euskarazko Wikipedian ageri den panga hau, itsasoko arrain bat, baizik Pangasius hypophthalmus delakoa, Asiako hego-ekialdeko ibai batzuetako ur gezatako arraina.
Ingelesezko izen arrunta Iridiscent shark da, marrazo iridiszente edo fosforitoa, baina ez da, egiazki, marrazoen familiako arraina. Baina bai, distira iridiszentea ematen du hazten ari den bitartean.
Jakina, arraindegi edo catering enpresetan ez da panga goiko itxura libre horretan sekula ikusten. Piszifaktorietatik, beste hau da irteten dena:
![]()
Panga hila, xerratuta. © cc-by-sa - GFDL: Kraftlos, Wikipedia
Hego-ekialdeko asian bertan, Tailandian eta Vietnamen, hasi ziren lehen piszifaktoria horiek egiten, baina munduko beste toki batzuetan ere badira gaur egun, Mexikon, adibidez, non AEBetako merkaturako ekoizten den (hango merkatuan swai izena hartzen du batik bat),.
Hona iristen den panga ez dakigu nondik datorren, baina albiste honen arabera Vietnamen ekoizten den pangaren bigarren inportatzaile nagusia Espainia da, Errusiaren ondoren.
Esteka horretan bertan pangaren ustezko arrisku batzuen berri ematen da. Hala ere, ez da berririk izan inguruotan inork panga txarra jateagatik gaixotu denik Euskal Herrian.
Erantzunak kargatzen...