Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hudaltzainak, inprobisazioa doinu ezagunak erabiliz

Sustatu
2009-12-22 15:12

Bere garaian Hertzainak bezala, txapela gorria jantzita datotz Hudaltzainak. Inprobisazioa egiten dute, baina ez ohituta gauden bertso-doinuekin. Kitarraz eta bateriaz lagunduta, eta ezagunak zaizkigun beste zenbait doinu erabiliz botatzen dituzte boteprontoan letra berriak.

Musika edo bertsolaritza da? Bertsolaritzaren elementuak ditu, baina ezagunak zaizkigun beste doinu batzuk darabiltzate:

  • Bob Dylanen Blowin' In The Wind
  • Hertzainaken beste doinu bat
  • Bob Marleyren No Woman No Cry
  • Markosek egin eban...

Gaur iluntzean Gasteizen arituko dira, Parral tabernan. Azaroaren 6an Donostiako Dokan aritu ziren, eta azalpen hau zekarren agendak:

Bertsoa eta musikaren arteko konbinazio bat da emanaldia, umore klabean. Alde batetik talde famatuen musikekin (The Police, Bob Marley, Hertzainak...) bertsolariek bat-bateko bertsoak ematen dituzte, eta beste aldetik, beraiek sortutako kantu satirikoak kantatzen. Bietan (bat-bateko bertsotan eta kantu satirikoetan) kantatu bitartean, zuzenean imajinak proiektatzen dira (zentzu komiko bat bilatuz).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu