Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta nontzeberri.com Interneteko kultura atariak Bilblogari euskarazko blogen lehiaketaren sariak banatu dituzte, La Bolsa Udaltegian ospatu den ekitaldi batean. Ekimen berri honen helburua da euskararen erabilera Internet eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea. Horrela, Bilboko 15 eta 30 urte bitarteko 20 gazte euskaldunek beren bitakora zibernetikoak euskaraz sortu eta Bilblogariren lehen edizio honetara aurkeztu dituzte.
Sarituak izan dira:
Kategoria bakoitzean Interneteko bitakora landuena sarituko da. Horretarako bloga sortu eta elikatzerakoan parte-hartzaileen irudimena eta trebetasuna kontuan hartu dituzte epaimahaikideek, Julen Gabiria idazle eta blogeroak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak. Bloga saritzerakoan honako irizpideak baloratu dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna. Baldintza bakarra izan da astean behin gutxienez post bat idaztea 100 hitzetakoa edo hortik gorakoa.
Gaur egun Sarean euskaraz egindako 5.000 blog inguru aurki daitezke. Horietatik 3.000 eguneratzen dira maiztasunez. Errealitate hau kontutan izanda, Euskara Sailak eta Nontzeberri euskararen erabilera komunikazio tresna berritzaile honetan sustatzeko ahaleginak egin nahi dituzte.
A ze pintak ditudan XD