Eskatu Xuxen aplikazioa Hereje Magoei
2009-12-21 10:12
Hereje Magoak datoz aurten Iru�era, eta baten batek Xuxen euskarazko zuzentzailea eskatzea hobe luke, datorren urtean Errege Magoak etor daitezen, aurtengo Herejeen ordez. Hara:
Iru�eko Arrotxapea auzoko abenduko Ezkaba aldizkarian aurkitu dut. Hasiera batean pentsatu dut txantxa zela edo inoxente egunetarakoa, bainan gero lagun batek esan dit Word zuzentzailea izan zitekeela.
Proba egin dut eta orriaren hizkuntza gaztelera izaki, "errege" idatzi eta zuzentzaileak aukera ematen dizu hitz hauen artean hautatzeko: hereje, erige, herede.
Beno, beste arrazoi bat euskarazko testuak eta zuzentzileak erabiltzeko. Iru�eko Gotzaina enteratzen bada....
Hemen iragarki osoa:

Argazkiak.org | Hereje Magoak © cc-by-sa: sustatu
Erantzunak kargatzen...