Teknologia albisteak
5

Euskalgintza desmobilizatzeko FUD erasoen aurrean, Egunkaria Libre!

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez
2009-12-19 : 12:12

Dexente asaldatu nau gaur goizean Kepa Aulestiak Correon bota duen artikuluak. Euskalgintza osoa susmopean nahi luketen gusturako idatzitako libelo bat iruditu zait, baina asmo nagusia bat duela susmatzen dut: des-mobilizazioa. Gaurko manifestaziora zoaztenok ez doazenekin etsai izan daitezkeela iradokitzera ausartzen da Aulestia. Antzeko egoera batean euskalgintzari egin izan zaio horrelako erasorik lehenago ere. FUD erasoak dira, beldurra eta zalantza zabaltzeko asmoz eginak. Egin diezaiegun aurre.

Kepa Aulestiaren artikuluak dio, oro har, Auzitegi Nazionalean Egunkariako akusatuek dituzten karguetan errugabeak direla, baina horrek ez dituela Euskalgintza izateko errutik askatzen. Gutxi gora-behera, horixe da.

Estas últimas semanas ha destacado un término que contiene una enorme carga de exclusivismo si se emplea de forma abusiva: euskalgintza.

Euskalgintza bera definitzeko Kepa Aulestiak artikuluan ematen duen definizioa ez dago hain desbideratua, neure iritzian.

Se trataría del conjunto de voluntades personales y proyectos que constituirían los esfuerzos no sólo «en», sino sobre todo «por el» euskera

Konforme. Baina gero dator pozoia.

Aunque a estas alturas dicho empeño [Euskalgintzaren ahalegina] no represente una actividad precisamente épica, sigue contando con la áurea del esfuerzo sobrehumano frente a correosos enemigos; entre los cuales podrían encontrarse quienes hoy no asistan a la manifestación de Bilbao.

Etsaitzat markatu Bilbora gaur ez doazenak? "Abusua" eta "esklusibismo karga", hemen, gaur, Kepa Aulestiaren hitzetan dagoena. Nik uste dut motibazio bat duela Aulestiarenak: desmobilizazioa. Marketing teknologikoan FUD esaten zaio honi: beldurra eta zalantza zabaltzea. Bereziki, uste dut prezeski euskalgintzarekin halako loturarik ez dutenengan zabaldu nahi duela zalantza (argi baitago Egunkariaren kasuarekin asaldatzeko ez dela zertan bat euskararen militante izan behar, hor dago Madrilgo elkartasun taldea, esate baterako), eta baita manifestazioarekin bat egin nahi dutenengan beldurra hedatu, sinestarazi euskaldunei politikoki oker kokatzen garela kalean manifestatzen garela, hobe dugula otzan eta isil, status quo honekin konformatu.

Uste dut gogora ekarri behar dela nor den Kepa Aulestia. Borroka armatuaren defendatzaile eta militante izan den gizon bat, beste asko bezala. Bide hori alde batera utzi izan zuen bere garaian, hausnartu zuelako edo aukera politikoak gauzagarriago bilakatuak somatu zituelako, edo auskalo zergatik, eta ondo iruditzen zait. Baina orain, non dabil, eta eboluzio politiko hori ukatu nahi dutenekin. Irakurtzekoa da duela ez hainbeste Batasunaren buruzagiak atxilotu zituzten azkenekoan atera zuen artikulua: eboluzio politikoaren eta elkarrizketaren aukera ukatzeko deiadar bat. Ederki erantzun zion Lokarriko Paul Riosek: Konbertsoak, ilarako azkenak, mesedez.

Edonola ere, ez da antzeko egoera batean euskalgintza kontzeptuak erasoa jasaten duena. Duela sei urte, 2003ko urrian, Egunkariaren kontrako bigarren operazioan (Martin Ugalde parkeko enpresa batzuen kontra, bereziki), beste manifestazio handi bat konbokatu zen Donostian. Ez zen 2003ko otsailekoa bezain handia izan, seguruenik, baina baten bati gehiegizkoa iruditu zitzaion. Hurrengo egunean editorial negargarria argitaratu zuen el Diario Vascok (gogoan dut Berrian hura ere zorrotz komentatu zuela bere garaian Josu Landak). Irain bat zen hura ere, ez gintezen ausart ahotsa altxatzera. 2003ko urriaren 19ko editorial hartako pasarte da hau:

El euskera representa, cultural y socialmente, un bien demasiado delicado como para que se extiendan sombras de sospecha sobre los ámbitos de su promoción. De ahí que sea deseable que el juez que ha suscrito las órdenes de detención explique a la menor tardanza y con la mayor claridad las razones que le han llevado a adoptar tan drástica medida. Pero lo que resulta verdaderamente pernicioso es que la situación sea aprovechada por quienes tratan de hacer del euskera un mero instrumento de sus aspiraciones o un simple tótem de su visión etnocéntrica de la sociedad vasca. La idea de que existe una forma moralmente elevada de conducta y compromiso cultural que adopta la desafortunada denominación activista de euskalgintza constituye una verdad incuestionable para demasiadas personas capaces de comunicarse y producir en euskera. Pero lo deplorables es que los evidentes riesgos de sectarización o, lo que es lo mismo, de cultivo de una estéril unanimidad respecto a determinadas concepciones y prácticas en torno a dicha lengua no cuente, precisamente cuando se habla de cultura, con la dosis suficiente de espíritu crítico dentro del denominado mundo del euskera.

Beltzezko azpimarrak neureak dira. Horretan gaude bat, gauden isil, gauden lasai. Izpiritu kritikoaren izenean isildu behar gainera!! Ba ez. "Egunkaria libre!" aldarri egiteko unea da, euskalgintzakoak eta euskalgintzakoak ez diren ahotsak justiziaren alde batzeko.

Tristea izan da gaur Aulestiarenarekin armosatu behar izana. Zorionez, beste piezaren bat ere irakurri dut prentsan, Pedro Ugartek El Pais-en idatzitakoak, zeinak, bide batez, errepaso edarra ematen dion Eusko Jaurlaritzak Egunkaria auziaz aste honetan egindako adierazpen funsgabeari.

Erantzunak

Koldotxu
2009-12-19 : 12:46

Egunon,



Luistxo, nik Aulestiaren etsaien aipamen hori beste modu batera ulertzen dut: BZZ baino psikologian proiekzio deritzon fenomeno kutsua hartzen diot. Ez naiz psikologoa baina dirudienez besteengan zure gabeziak ikustea omen da fenomeno hori. Nik ulertzen diodana zera da, gaur kalean Egunkaria (eta, hedapenez, euskara) defendatzen egongo direnen etsaiak dira bera eta bere ingurukoak-pentsamendukoak. Eta euskaltzaleoi euren zentzugabeko bando/guda horretan etsaiak bilatzeaz leporatzen digute, benetan, sakoneko pentsamoldean, eurak baitira etsaiak bilatu nahi dituztenak.

Jende hau (konbertsoak eta ez konbertsoak) obsesioz beteta bizi da, normala de asaldatzea baina, tira, eurak beti puntu berberean daude: gaztelania zapalduta dagoela saltzen dute, ez dakit zenbat milaka pertsona ihes egin dutela, euskaldunak biktimarenak egitea gustoko dugula eta eurentzat dena da berdin, guztia saku berdinekoa. Ñabardurak zer diren ez dute ulertzen. Eta ez dut uste inoiz ulertuko dutenik. Gaztelaniaz esaten den bezala "no discutas con un tonto: te rebajas a su nivel y él tiene más práctica".

Dastatu hotz-egun bikain hau eta arrastian jende uholdearekin disfrutau.

sapi
2009-12-19 : 16:59

"no discutas con un tonto" nire bizitzaren printzipioetako bat da eta, dudarik gabe, zoriontsuagoa naiz praktikan jartzea erabaki nuenetik. Are zoriontsuagoa naiz orain, tonto batek idatzi dezakeena ez irakurtzea erabaki dudanetik. Eta hor goian aipatzen den publikazio ultra eta enparauak ez irakurtzeaz pozten naiz hauek bezalakoak irakurtzen ditudanean.

patxi
2009-12-19 : 21:57

Aulestiarenak erresumin eta gorrotoare ondorio dira. Porrot politikoa dago jarrera horren oinarrian. Alabaina, nola batzuek ezin duten eskenategi publikotik irten ba horixe...edozer protagonismoari eusteko. Hala ere, nere zalantzak ditut benetan Euskalgintza ote zegoen benetan estatuaren helburu nagusia Egunkaria isterakoan. Nere uste apalean bai makro-operazio hau, aurretikoak zein ondoren egin direnak gerra-logika batean kokatzen dira.Erabat dimentsio desberdinetakoak izan arren, nere argumentazioa ulertzeko hona galdera erretorikoa: Zertarako bonbardatu zuten Gernika frankistek ?

Joseba
2009-12-19 : 23:28

nik uste dut Aulestiak zuritu nahi dituela han gaur egon ez direnen kontzientziak.



ziur aski berak ere badaki Egunkariarena astakeria itzela izan dela. jakingo du horrek Espainiako demokraziaren kalitateaz asko adierazten duela. abertzale ez den askok ere ikusten duen pernandoren egia da hori.



baina elkartasuna jaso behar luken "euskalgintza" delakoaren gainean zalantzaren mamua hedatuta, nagusiki bere kontzientzia lasaitu nahi du eta, bide batez, elkartasun olde hori mugatu.



PSEko askok dakite Egunkariaren kasu horretan, torturen, adierazpen askatasunaren eta errugabetasun printzipioaren marra gorriak, gutxienez, gainditu direla. baina oso erosoa da eurentzat, euren babesaren nondik norakoa oker balia daitekela edo deialdia sektarioa dela irakurriz, kontzientziak lasaitzea. etxean gelditzeko aitzakia polita.



Zaldieroaren Idoia Mendiak esango luken "Normalité, normalité, normalité"...



dena den, joxe, nik uste guztiok uste dugula beti arrazoi dugula (segurantza maila ezberdinekin). baina hala ez balitz, iritzia moldatuko genuke, besterik gabe, ala? alegia, zuzen egon nahi dugula, orohar!

Luistxo Fernandez
2009-12-20 : 19:37

Gaztelaniaz ere atera dut zer uste dudan Aulestiaren libelo honetaz, Egunkariaren auziaren inguruan erdaraz informatzen saiatzen ari naizen blog honetan.


Erantzun

Sartu