Teknologia albisteak

Besarkadak eskatzen dizkioten aktorea

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Iturria
2009-12-26 : 10:12

Martxoan etorri zen Animalario konpainia Donostiara eta Eibarrera Urtain antzezlanarekin. Aste bukaera honetan Bilbon daude. Duela egun batzuk irakurri nuen Noticias taldeko periodikoekin batera igandeetan banatzen den Magazinean Roberto Álamo aktoreari eginiko elkarrizketa bat. Azpimarragarria iruditzen zait ondorengo esaldi sorta:

A la salida encuentras a alguien que te espera con los ojos vidriosos y te pregunta: `¿Te puedo abrazar?' Llevamos trece años como Animalario y es la primera vez que, finalizada la función, no hay nadie esperando a la puerta del teatro para pedir un autógrafo o hacerse una fotografía contigo. Quieren darte las gracias, abrazarte. Y eso es lo más grande que me ha sucedido como actor. Por eso soy actor.

Álamo da boxeolariaren rola jokatzen duen aktore bikaina. Victoria Eugenian ikusi nuen nik Urtain antzezlana. Gaurko gaua Bilbon pasa behar dugu eta, kasualitatez, konturatu naiz Arriaga antzokian dagoela antzezlana abenduaren 26tik 30era. Sarrerarik ez zela egongo pentsatu dut, baina begiratu eta bai, badaude oraindik salgai. Pare bat hartu ditut gaur iluntzerako.

Olentzerok oparirik ekarri ez badizu, erosi sarrera eta segi Antzokira. Ez zaizu damutuko. Bide batez, bertatik bertara jakingo duzu zergatik eskatzen dioten ikusleek besarkada bat Álamori.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago