Sustatu logoa Teknologia albisteak

Alokatu oilo bat, eta ematen dizkizun arrautzak zeuretzat

Sustatu
2009-12-18 08:12

Etxetik irten gabe arrautza freskoak izateko sistema bat modan jartzen ari den tendentzia bat da: oiloa alokatu, zaindu, eta ematen dizkizun arrautza guztiak zuretzat. Nafarroako enpresa batek hilero 63 euroko prezioan eskeintzen du zerbitzua.

Oiloaz gain, beste hainbat zerbitzu eskeintzen dituzte prezio horren baitan. 63 euroko prezioan hauek daude barne:

  • Kaiola
  • Oiloa
  • Janaria
  • Lastoa
  • Janariarentzako aska

Oiloa alokairuan hartu eta zaindu ondoren, aukera dago itzultzeko, alokairua mantentzeko edo pakete osoa erosteko 168 euroan.

Zeuk kontrolatuko duzu zer jaten duen oiloak, eta hortaz zure esku dago bere arrautzen kalitetea. Gainera, probatu dezakezu behin-betiko konpromisorik gabe.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu