Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nafarroako Unibertsitateko urteroko gabon kantu lehiaketa

Sustatu
2009-12-25 09:12

Aurten ere ospatzen badute Nafarroako Unibertsitateko 22. Gabon Kantu Lehiaketa izango da. Honako hau da 2007ko Navidad en Navarra. Kristautasuna defendatzeko ideia berriak gogor entsaiatuta joaten dira ikasleak lehiaketara, ikusten denez.

Ikusgarria da bideo hau 3. minututik aurrera. Horrez gain, bideoek gogora dakarkigute berriro High School Musicalen eragin estetikoa. Go!azen-en kasuan bezalatsu?

Aurreko bideoan mutil taldea zen, eta beste honetan Olabideako neska talde batek 2006an aurkeztu zuen kantua: La Oveja Naranja. Bideoaren bukaeran dago taldeko gizon bakarra, ardi naranja hori Jesus umetxoari eramaten dion artzain indartsua.

Iruñeko zein Donostiako kanpusetakoek hartzen dute parte Nafarroako Unibertsitatearen lehiaketan Gaztelera hutsez dira ikusi ditugun kanta guztiak (ez dakigu salbuespenik baden inoiz). Hona hemen iazko lehiaketako irabazleak: Donostiako Aieteko Ikastetxe Nagusikoak.

Gabon kanta berriak ikasteko gogoz bazabiltza, Nafarroako Unibertsitateak antolatutako lehiaketan parte hartu izan duten dexente gehiago daude Youtuben. Nafarroako Unibertsitatearen Youtube kanalean bertan daude 2008koak, eta jendeak kargatutako gehiago ere badaude.

Go!azen estiloaren aldagai bat

Iruditu zaigu bideo hauetan High School Musical-en eragina ere badagoela, nolabait, eta elizari oso lotua dagoen ikasketa-erakunde bat tartean dela, burura etorri zaigu Go!azen telesail eta fenomenoa. High School Musicalen jite hori nabaritu nabaritu zenuten Sustatuzale batzuek, Go!azen-en harira Sustatun sortutako eztabaidan.

Erantzun-truke horretan zera idatzi zuen batek:

Ez zait Go!azen gustatzen (nahi baduzue, ez zait Go!azen-en maila artistikoa gustatzen), eta ez zait Go!azen-ek komunikatzen dituen bizitza-estilo, mezu eta jokaerak gustatzen.

Estilo eta mezu berberak ote dira lehiaketa honetan nabaritzen direnak eta Go!azen-ekoak?

Gaur ostirala, abenduak 25, emango dute Go!azen telesailaren azken atala, ETB1en gaueko 21.30etan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu