Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gabonak Zubietan: herriko eskolan ikasten jarraitzeko aukera eskatzen

Zorionak eta urte berri on 2010. Hona hemen Zubietako (Gipuzkoa) Eskola Txikiko Guraso Elkarteak urte berria ospatzeko atera duen postala. Olentzero maitea: Aurtengoan ez dugu jostailurik nahi, aurtengoan gure herriko eskolan ikasten jarraitzeko aukera baizik ez dizugu eskatu nahi...


Argazkiak.org | Zubietako eskola txikixa © cc-by-sa: sustatu

Olentzero maitea:

Aurtengoan ez dugu jostailurik nahi, aurtengoan gure herriko eskolan ikasten jarraitzeko aukera baizik ez dizugu eskatu nahi. Horrela, herriko betiko lagunekin jostatzen segituko dugu, autobusa hartu beharrik ez, eta etxetik, eskolara oinez joaten jarraituko dugu, eskolan atetik atera eta plazan eta frontoian jolas eta jolas ariko gara... Izan ere, horrela, Zubietan gure algarak eta negarrak entzungo dira, gurasoon eta aiton-amonen elkarrizketek plaza beteko dute, Zubieta herri bizi-bizia izango da. Ez dugu uste gehiegi eskatzea denik. Gurasoek esaten digute txintxo portatu ezkero, Olentzerok ekarriko digula eskatutakoa. Ea egia den!

Zubietako kezkak

Gure auzoa, Zubieta, Gipuzkoan dago. Zubietako eremu batzuk Donostiari dagozkio eta beste batzuk Usurbilgoak dira. Horrela izanda, auzoari dagokion erronka bat jorratu behar dugunean bi udaletara jo behar dugu. Bi udalak, izatez, hain ezberdinak izanda normalean ez dira adostasunetara iristen eta eta gure erronka aurrera ateratzea oso zaila da.

Horretaz gain, Donostiako udalak Zubieta begiz jo du zenbait azpiegitura eraikitzeko: Erraustegia, Kartzela... Beste inork nahi ez dituenak guregana ekarri nahi dituzte.

Zein zaila den Zubietan bizitzea!

Eskolako arazoari dagokionez, gure auzoko Eskola Txikiak 30 urte baino gehiago ditu eta nahiz eta urte askotan ikasle gutxi izanagatik desagertzeko zorian egon, gaur egun ume dexente dauzkagu matrikulatuta (30 baino gehiago 2-7 urte bitartekoak).

Eskolako eraikuntza txikia geratu zaigu eta aurreko ikasturte bukaeran proiektu bat aurkeztu genuen Hezkuntza sailan. Egitasmoan 12 urte arteko luzapena eta eraikuntzaren handitzea eskatzen genuen. Proiektu honi Hezkuntza Sailak irailean eman zion erantzuna: Ez dago luzapenik, ez dute eraikuntza handituko, eta hurrengo ikasturtean ikasleak daukagun eraikuntzan sartuko ez direnez, Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (5-7 urte) kenduko dute!!!

Gurasoak oso kezkatuta gaude, Eskolako etorkizuna beltza ikusten dugu, luzera begira eskola desagertu egingo dela somatzen dugu...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu