Teknologia albisteak

Twitterreko erreferentziak jarraitzeko gehigarri bat Chrome nabigatzailean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-02-19 : 13:02

Google Chrome nabigatzailean gehigarri bat probatu dugu: Twitter Reactions. Nabigatzailean instalatu eta webgune batean ari zarela, twitterren emandako erreferentziak batzen ditu, baldin badaude. Probatu egin dugu, eta pantaila grabatu hona ekartzeko.

Artikulu batera sartu eta gehigarri honek detektatu egiten du Twitterren aipatua izan den. Hala bada, t urdin horretan klik egin eta azken mezu horiek agertzen zaizkigu. Bertatik probatu dugu retweet-ak edo erantzunak egiteko aukerarik ote dagoen, baina ez: ezin erantzun edo retweet-ak egin. Twitterreko jarioa erakutsi besterik ez du egiten, twitterlariaren orrira edo twitteo zehatz horretara esteka eskeiniz.

Erabilgarria izan daiteke artikulu baten inguruan izaten ari diren boteprontoko erreakzioak ikusteko, baina interesgarriak baita baita honek izan ditzazkeen inplikazio komertzialak.

Demagun pelikula baten inguruko iritziak jakin nahi ditudala. Hemen sartzen bazara Valentineś Day pelikulari buruzko informazio bila, twitterren jendeak esandakoa begiratu dezakezu.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Twitter reactions probatzen | Erabiltzailea: sustatu

Berdin-berdin erabil daiteke Amazoneko produktu batekin edo beste edozen sareko saltokirekin.

Ezin pantaila-irudirik atera?

Gehigarria irekita ez dugu lortu pantaila-irudirik ateratzea. Bai, ordea, gehigarria itxi eta Chrome nabigatzaileari. Horregatik erabili dugu bideoa hau ilustratzeko. Ez dakigu Ubuntun bakarrik ematen duen arazoa.

Antzeko erraminta bat ere probatu dugu Firefox nabigatzailean, eta honek bai, utzi digu pantaila-irudia ateratzen:


Argazkiak.org | Page tweets © cc-by-sa: sustatu

Page tweets

Artikulu hau prest genuela, Firefox nabigatzailerako antzeko gehigarri hau aurkitu dugu: Page Tweets. Funtzio bera du, baina kasu honetan, instalatu ondoren, nabigatzailean honako aukera egin behar dugu alboko barran ikusteko:

  • Ikusi
  • Alboko barra
  • Pagetweets

Erantzun

Sartu