Teknologia albisteak
11

EAJ lehendakarigai bila

Erabiltzailearen aurpegia
Imanol Murua Uria
2010-02-19 : 10:02

EAJk lehendakarigaia behar du 2013ko hauteskundeetan Ajuria Enera itzultzen saiatzeko. Badirudi oraingoz ez duela eta, Izaronews gunean, Patxi Igandekoa sinatzen duena kanpaina egiten hasi da. Orain arte zein aukera aipatu diren azaldu ondoren, proposamena dator...

Errepasoan, honakoak aipatzen ditu Igandekoak:

  • Andoni Ortuzar
  • Jose Luis Bilbao
  • Josu Erkoreka
  • Joseba Egibar
  • Idoia Zenarruzabeitia
  • Markel Olano
  • Jokin Bildarratz
  • eta Juan Jose Ibarretxe bera.

Eta ondoren, proposamena egin du artikulugileak: Izaskun Bilbao.

Izaskun Bilbao tiene a su favor el prestigio de haber desempeñado un papel de árbitro en la institución suprema del escenario político vasco, donde se pudo ganar el respeto de todas las fuerzas políticas; un corto pero impecable historial de defensa de los intereses vascos en Europa y una capacidad sorprendente para conectar con la gente de modo natural y sin marcar diferencias. Por no hablar del irresistible golpe de efecto que supondría la posibilidad de ser la primera mujer Lehendakari.

Izaronews-ekoa hemen.

Erantzunak

janfri
2010-02-19 : 11:02

Tira, EAJk norbait gaztea, independentea, berritzailea... behar badu, prest nago esfortsu hori egiteko.



Nora bidali behar da CVa?

Gualter Guilians
2010-02-19 : 11:30

Nik ez dakit hizketan, ez dut programarik, ez ideologiarik, ez irizpide finkorik, ez aitortzeko moduko ikasketarik, erdi analfabetua naiz, alfer galanta nonbait, inongo drogari ez diot muzin egingo sekula, eskrupulu handirik ez dut behin ere agertu, dirua ikaragarri gustatzen zait, besteen indarkeriak nazkatu egiten nau, gurea ezinbestekotzat jotzen dut, lagun eta senide guztiak prezioen arabera salgai daudela iruditzen zait...

Ez ezagutarazi nire pseudonimoa: emadazue botoa eta, Ajuria Enera iritsitakoan boterea zuekin partekatuko dut, seguru aski.

Adrian (Rocky Balboan andri)
2010-02-19 : 12:03

E´ naz ALDERDIku bañe lista horretatik bat aukeratzekotan eta danan gañetik tana ERKOREKA ra, ez ala?



Ortuzar= rralentiñ

Bibao= harruei

Egibar= erreta?

Zenarruzabeitia= Dry Iron Maiden

Olano= puntx-ik?

Bildarratz= gobernadore munizipaleixei

Bilbao= ez tot ezautzen

Ibarretxe= lagaizue bakin.

JJ
2010-02-19 : 12:33

Nik nahiko nuke lehendakaria emakumea izatea 2013an. Nire proposamena da Pasalo programan ateratzen zen andrea, Ainhoa Goikoetxea. Karisma zuen.

Imanol Aranburu
2010-02-19 : 13:44

Nire ustez, bere ibilbidea ikusita, Jokin Bildarraitz izan liteke hurrengo lehendakarigaia. Gaztea da, euskalduna baina "denekin" ondo moldatu nahi duena eta edozeinekin akordioa egiteko eskrupulo gabea bere postua gordetzeagatik.

joseba
2010-02-19 : 20:49

horietatik guztietatik aukera gehien dutenak bi emakumezkoak dira. izan idoia, izan izaskun.



hurrengo lehendakaria (edo lehendakarisa), andrazkoa eta I hizkiarekin hasten den izenekoa, beraz.



gaudenetik hobetzea erraza dute, gainera.

Gerrikua
2010-02-20 : 16:01

Nik neure herriko alkatea izendatuko nuke EAJren lehendakarigai gisa.

Bere ibilbide politikoa ikusita, etorkizun handiko politikaria izan litekeela uste dut. Gainera, hirugarrenez ari da gure alkate izaten, berak uste baino luzeago, eta gixajoari herria txiki gelditzen zaio (nonbait, lehenago nahi zuen gorako jauzia egin baina...).

Gure herriko Jarrai-ren fundatzaileetako bat, biktimei omenaldi hunkigarrien antolatzailea, bidaiari nekaezina bere herriko izena hedatzeko (beti hegazkinez, hori bai), bere aitak jarritako plakak kentzen trebea...

Gure herriko alkate hori, EAE osoak behar zaitu!

(Bidenabar, Sustatuzaleentzako ariketa: nongotarra naiz?)

Itsua baina ez tontua
2010-02-21 : 00:53

Izaskun Bilbao? Jeeesus! hori bai geza, aspergarrixa, motela eta graziabakua!

Manolo
2010-02-21 : 22:27

Ez al zara Arrigorriagakoa izango? Bai nobela bitxia on Albertoren bizitza!!!

Asier
2010-02-26 : 11:09

Zurrumurruen jolasarekin segiz nik beste izen bat ere entzun dut. EAJn urteetako ohitura aldatzekoak direla eta alderdi gehienek egiten dutena egingo dutela: Alderdiaren burua hautagai bihurtu, hau da, burubiko EAJ burubakarreko bihurtu.

xabier
2010-05-04 : 15:42

Ba, nik euskal kulturako bat aukeratuko nuke , euskaraz dakitelako , hitzegiten eta idazten dakitelako ere , eta ondo prestatuta daudelako

Erantzun

Sartu