Teknologia albisteak
2

Ibaimusic, euskal musikaren deskargak erosi

Erabiltzailearen aurpegia
Ibaimusic
2010-02-18 : 12:02

Sarean musika saltzen ipini den ekimena da Ibaimusic. Aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko.

Kalitate maila gorenaz (MP3 edo FLAC), erositakoa zeure ordenadorera ekar dezakezu, erabat legalki, eskubideak ordaindutako prezioaren barnean baitaude.

Etxetik mugitu gabe, Eguberri kantuak eros ditzakezu (erdi prezioko eskaintzan) edota katalogo zabal batean hautatu: Akelarre, Amaia Zubiria, Egan, Erramun Martikorena, Gontzal Mendibil, Xabier Amuriza, Gorka Knörr, Guk, Laja eta Landakanda, Anje Duhalde, Imanol, Orfeoi Donostiarra edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

http://www.ibaimusic.com

Erantzunak

xabi
2010-02-18 : 13:17

ondo dago ekimena. zeinek sustatu du? katalogoa zabaltzen joana beharko dira.

Eñaut
2010-02-19 : 19:32

Webgunean irakurria:



"IBAIMUSIC, Ibaizal (sic) Dendaren marka erregistratua da"



Ibaizabal Denda Ibaizabal argitaletxearen parte da (Lauaxeta ikastolako pasionistek sortua), zeina Luis Vives argitaletxe taldearen parte den.

Erantzun

Sartu