Teknologia albisteak
1

Gipuzkoako Batzar Nagusietako IP helbideak agertu dira ikerketa judizial batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-02-17 : 10:02

Jose Antonio Rekondo, Hernaniko alkate ohiak, epaitegian deklaratu du aste honetan Donostian, ustez informazio konfidentziala zena Interneten anonimoki zabaltzeagatik. Garak dioenez, epaitegiek ikertutakoaren arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordenagailu batetik filtratu zen informazioa. Deklarazioan, filtraziorik egin izana ukatu zuen Rekondok.

Hernaniko Udalarekin lotutako Interneteko foro batean, etxebizitza batzuen adjudikazioaren inguruan sortutako eztabaidan du jatorria auziak.

Hernaniko Txantxilla auzoan eraiki dituzten etxebizitza kontzertatuak nori egokitu zitzaizkion filtratu zen Udalaren webguneko foroan. Garak honela kontatzen zuen:

Los hechos se remontan a febrero del pasado año, cuando bajo el título «Sobre los pisos públicos de Txantxilla» comienza una charla en el foro municipal de la página del Ayuntamiento, -www.hernani.net-. De ella se deduce que las personas que escriben bajo el seudónimo «chester» y «Etxegabe» han accedido a la lista suministrada semanas antes por la promotora al Ayuntamiento para su posterior aprobación.

Izatez, Hernaniko Udalaren webgunea Hernani.eu da gaur egunean, eta foroa, han kokatua baizik, hemen dago izatez. Gestocontenidosim.gipuzkoa.net Foru Aldundiaren kontrolpekoa izan behar da, Gipuzkoa.net osoa bezala, eta pentsatzekoa da IZFE sozietate publikoak kudeatzen duela. Nahikoa da bilaketa egitea Googlen izen, data eta foroaren helbidearekin, etxegabe 2009/02 site:gestorcontenidosim.gipuzkoa.net mezu haiek zein ziren aurkitzeko: hementxe.

Mezu horretan eta beherago Chester delakoaren beste mezuren batean, deitura batzuk ageri dira. Pilotari ezagun bat aipatzen dute, Mendizabal. Beste deitura batzuk ere bai. Eztabaida katramilatsuan, anonimoek diote honen edo haren senideak eta lagunak aprobetxatu direla adjudikazioez. Azpiko akusazioa da oraingo Hernaniko Udalaren agintaldearen gertukoak direla etxebizitza hartuko dutenak.

Foroan beste mezu bat ere agertu omen zen, eskaintza bat zerrenda osoa eskatzen zuenari helarazteko. Hori ez dugu aurkitu, baina honela kontatzen du Garak:

Una de estas personas ofrece la opción de recibir una copia del listado facilitando para ello un correo electrónico con el que ponerse en contacto. Desde el Ayuntamiento se comprueba este extremo, enviando una solicitud desde un correo electrónico ajeno al Consistorio, y efectivamente se recibe el citado listado.

Filtrazioen aurrean, Hernaniko Udalak erabaki zuen mezu elektronikoen eta e-posta helbide horien atzean nor zegoen ikertzea, eta eskaera egin zuen epaitegietan, salaketa jarrita. Foroan ageri den informazioagatik, badirudi gorde egiten dela bidalketaren IP jatorria. Honela ageri dira mezuak:

Nork bidalia:: etxegabe (Erregistratutako IPa )

IP helbide delakoak batzuetan (ez beti), ordenagailu edo konektatzeko modu zehatz bat identifikatzen du. Garako kontakizunaren arabera, kasu honetan, mezu baten jatorria bederen identifikatu zen epaitegiaren ekimenez, eta ordenagailu hori omen da Jose Antonio Rekondok "Gipuzkoako Batzar Nagusietan erabili ohi duen ordenagailua".

Rekondo EAren izenean izan zen Hernaniko alkate 2003 eta 2007 artean, ezker abertzale legez kanporatuak aurkezterik izan ez zuen legegintzaldian. Gipuzkoako Batzar Nagusietarako EAren izenean hautatu zuten halaber 2007ko foru hauteskundeetan, baina orain Hamaikabat alderdian dago, eta Hamaikabat-eko bozeramailea da Batzar Nagusietan. Hernaniko alkatetza EAE-ANV-k irabazi zuen 2007ko hauteskundeetan, eta Marian Beitialarrangoitia da orain alkatea.

Garako informazioa hemen dago. Epaitegiko agerraldia baino lehenagokoa da. Epaitegikoak zer eman duen, ez dugu toki askotan kontatua aurkitu: Diario de Noticiasek Rekondok filtrazioa ukatu izanaz informatu du.

Erantzunak

Martin
2010-02-17 : 21:51

A ze nibela! Eta honi alkate izaten utzi zioten? Uste nuen idazten jakitea kondizio 'sine qua non' bat zela karguren bat edukitzeko... A ze hooligan puska!

Erantzun

Sartu