Atezainaren golak eman dio garaipena Realari
Claudio Bravo Realeko atezain txiletarrak garaipenaren gola sartu du gaur Realarentzat, falta jaurtiketa batean. 1-0 irabazi dio Realak Nastic-i. Gola sartu duen atezain euskaldunik ere badago, Jose Inazio Garmendia villabonarrak Eibarrentzat sartu zuen gola, atetik atera esateko, Pontevedraren kontra 1988an. Hemen itsatsitako bideoa, zaletu batek grabatu du Anoetan.
Realaren partiduaren kronika, taldearen gune ofizialean.
Golak sartzen inon atezainik nabarmendu bada, Rene Higuita kolonbiarra da hori. Joan den urtarrilean erretiratu zen, azkenik, 43 urterekin. 44 gol sartu izan ditu partidu ofizialetan, Wikipediaren arabera. Higuita eskorpioi esaten dioten geldiketa moduagatik ere ezaguna da.
Hemen bideo batzuk, Higuitaren golekin eta eskorpioi geldiketekin.
Erantzunak kargatzen...