Sustatu logoa Teknologia albisteak

24 orduko itxialdia Hernaniko Langile Ikastolan

HERNANIKO LANGILE IKASTOLA
2010-02-20 09:02

Hernaniko Langile Ikastolako komunitateko hainbat kide, asteburu honetan 24 orduko itxialdia egingo dute Ikastolako egoitza nagusian, Hezkuntza sailak inposatu nahi duen fusioa salatzeko. Igandean, itxialdiaren ondoren, manifestaziora deitu dute eguerdiko 1:00etarako.

Lerro hauen bidez jakinarazi nahi dizugu Hernaniko Langile Ikastolako komunitateak 24 orduko itxialdia egingo duela Ikastolaren egoitza nagusian (Laubidietan).

Itxialdia gaur hasiko dugu, eguerdiko 1:00etan, eta igandean eguerdiko 1:00etan manifestazioa egingo dugu herrian zehar

Manifestazioa

Langile Ikastolako komunitate osoa deitu nahi dugu:

  • Urte hauetan Langile Ikastola sortu, sendotu eta indartu duten guztiei.
  • Atzoko, gaurko zein biharko guraso, langile, ikasle eta irakasle.
  • Eta, noski, proiektu hau amestu, maitatu eta sinesten duten hainbat lagun.

Otsailaren 21ean, eguerdiko 1:00etan Plaza Berrian elkar ikusiko dugu.

Gure seme-alabak 2-16 Langile Ikastolan

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu