Teknologia albisteak

Antartikako Lorea lanaren estreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Erre
2010-02-21 : 10:02

Igandean, hilak 21, Muskizeko Meatzari aretoan 17.00etan Antartikako Lorea antzezlana estreinatuko da. Antartikako Lorea haurrei eta familiari zuzendutako antzerki proposamena da. Ingurugiroarekiko jarrera ezkorrek eta arduragabeek atzera bueltarik gabeko kaos ekologiko batetara eraman gaitzaketela erakutsi nahi du antzezlan honek.  Komedia honetan akzioa, abentura, drama, zientzia-fikzioa, ikusentzutekoak, abestiak eta umorea, noski, tartekatzen dira.

Antartikako lorea

Antartikako lorea

Klaus abenturazale gaztea da. Mundu osoan zehar bidaiatzen ibili eta gero etxera buelta egitea erabaki du. Gure planetan bakarra den oparia ekarriko dio Albert jaunari, bere aitari: Antartikako Lorea. Baina Klausek ez luke sekula imajinatuko bere aita boteretsua eta arduragabea zertan ari den.

Albert jaunak Z Makina martxan jarri nahi du Antartikako Lorea erabiliz. Makina beldurgarri hau ingurugiroarekin suntsitzailea da guztiz, uraren neurrigabeko erabilera egiten duelarik. Tramankulu tamalgarri honen ekoizpen basatia aurrera eramanez gero gure planetan geratzen den ur apurra guztiz erabilgaitz geratuko litzateke.

Orduan, Klausek Winston zientzialariarekin batera aitari zertan ari den erakutsi nahi izango diote eta, batez ere, etorkizunerako Z Makinaren ondorio latzak zeintzuk izan daitezkeen ikusi erazi nahi izango diote.

Posiblea ote da urik gabeko bizitza? Lortuko ote dute, orduan, Albert jaunak eta bere aldekoek Z makina martxan jartzea?

Fitxa

Jokalariak:

IÑAKI URRUTIA
ALFONSO DÍEZ
GORKA MÍNGUEZ
IMANOL RODRÍGUEZ
MITXEL SANTAMARINA

Egilea eta zuzendaria: GALDER PEREZ
Musika: RAFA RUEDA
Koreografia: MAITANE ZALDUEGI
Eskenografia: GORKA MÍNGUEZ
Atrezzoa: GORKI ETA ASIERITO
Jantziak: LAIKA
Teknikaria: ARANTZA HEREDIA / ANDONI MENDIZABAL
Produkzioa: ERRE PRODUKZIOAK

Erantzun

Sartu