Teknologia albisteak
2

Pedro erregea hil ondoren, Blas erregeordea dugu orain Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia
Imanol Murua Uria
2010-02-18 : 13:02

Bere garaian Egunkaria-k elkarrizketatu zuen Pedro Albret Nafarroako erregea, eta Zaldieroaren Rerum Natura-ko pertsonaia ere izan zen. Orain Berria-k erregeordea elkarrizketatu du: Blas. Oinordekoa nolatan den bera? Erregeordeak esana:

Egun, duela gutxi hil zen Pedro Albret erregetzarako hautagaiaren seme-alabak dira erregegai. Horiek, oraingoz, ez dute erregetzarekin ezer jakin nahi, eta Pedrorekin egin nuen akordioaren bitartez, ni naiz oraingoz Nafarroako erregeordea.

Hagako Nazioarteko Auzitegian eta Nazio Batuen Erakundean du konfiantza jarria Nafarroako erregeordeak, galdutako lurraldeak berreskuratzeko. Behin berreskuratuta, garbi du zer egin.

Koroaren helburua, gaur-gaurkoz, lurraldearen burujabetasuna erdiestea da. Ez dago aurreikusita monarkiarekin jarraitzea. Izan ere, koroak nafarren esku utziko ditu bere eskubide historikoak. Behin herriak bere burujabetasuna erdiesten duenean, erabaki dezala ea monarkia bat izaten jarraitu nahi duen edo errepublika bat izan nahi duen.

Erantzunak

Patxi
2010-02-18 : 15:15

Erregea hil da!!!

Gora Erregeordea!!!

Jozulin
2010-02-18 : 15:38

Berri hau ez legoke hobeto WTF!? sailean? ;-)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago