Teknologia albisteak

Mugikor batetik Tuentin checkin egiten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-06-18 : 12:06

Martxoan iragarri genuen Sustatun Tuentik checkin egiteko aukerarantz jo zezakeela, "laster, Tuenti erabiltzaileek aukera izango dute une bakoitzean zein lekutan dauden esateko". Duela zenbait aste posible da Tuentin checkin egitea, eta proba bat egin dugu hemen erakusteko.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Blackberry batetik checkin egiten Tuentin | Erabiltzailea: sustatu

Twitter ere hasi da informazio geografikoa integratzen, AEBetan asteartetik, eta datorren astean beste 65 herrialdetatik, iragarri dutenez. Gowalla eta Foursquare integrazioa, eta baita API aukerak eta lekuak gehitzeko aukerarekin besteak beste.

Bideoan ikusten den Blackberry hori Teknoflashekoek utzi digute, testeatzeko. Eskerrik asko.

Checkin egiteko bi modu uzten ditu Tuentik:

  • Tuentiren mugikorrerako bertsiotik
  • SMS bidez

Mugikorreko bertsiotik egin dugu proba guk, goiko bideoan ikusten denez. Horretarako, hurrengo pausuak eman ditugu:

  • Tuentin login egin
  • Lekuak aukerara joan
  • Lekuetako batean "hemen nago" klikatu

Emaitza ikusteko, beste Tuenti profil batetik sartu gara, eta horrela ikusten da checkin egin berri duen erabiltzaile baten profila:


Argazkiak.org | Checkin egin berri Tuentin © cc-by-sa: sustatu

Goiko bideoa Codesyntaxen bulegoan grabatu dugu, eta ez Sokoa tabernan. Aplikazioak utzi digu gezurra esaten, baina bideoaren hasieran gure lokalizazioa detektatzen utziko ote genion eskatu digu aplikazioak. Gowalla eta Foursquare checkin aplikazioetan lokalizazioa detektatzen du, eta hortaz benetan zauden lekua esan behar duzu. Tuentiren kasuan gezurra esaten uzten digu, momentuz.

Checkin eginda, zure ubikazioa profilean txertatzen denean, zure Tuentiko lagunek iruzkinak egin dezakete horri buruz, hemen ikusten denez:


Argazkiak.org | Checkin egiteari iruzkin bat © cc-by-sa: sustatu

Checkin egiteko beste aukera SMS mezu labur bidezkoa da. Guk probarako erabili dugun lekuan sms bidez checkin egiteko honako instrukzioak ematen ditu Tuentik:

Joan zaitez m.tuenti.com-era zure telefonoan, edo bidali SMS hau: CHECKIN sokoa3 215213 zenbakira Vodafone, Simyo, edo Blau-etik.

Momentuz telefono konpainia horiek baino ez dute uzten sms bidez checkin egiten Tuentin. Proba egitearren, Movistar telefono batetik bidali dugu mezua, eta errorea eman digu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago