Kulturaren Euskal Planaren baitan dantza sektoreak identifikaturiko behar nagusienetako bat, Euskal dantza balioan jartzea alegia, gauzatzen laguntzeko asmoarekin, Gipuzkoako Foru Aldunditik gogoetan sakondu eta pauso irmoak ematen joateko lagungarri eta argigarri izango den ikerketa jarri genuen abian 2009an. Oraingoan ordea, ikerketa honen ondorio eta hausnarketak partekatu nahi ditugu zurekin Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian gaur astelehena ekainak arratsaldeko 19:00etan burutuko dugun jardunaldian.

GureGipuzkoa.net | Dantzariak © CC-BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús; Aranzadi Zientzia Elkartea.
SARRERA HITZAK:
HIZLARIAK:
GALDERA-ERANTZUNAK
HELBURUAK
Orokorra:
- Euskal dantza tradizionalaren formakuntza sustatzeko eta sendotzeko
bideak aztertu. Mota horretako ikasketak egituratzearen egokitasunaz
gogoeta egin, eta dantza tradizionalaren transmisio sistema egituratzen
hasteko adostasun puntuak bildu.
Zehatzagoak:
- Euskal dantza tradizionalen ikasketa kurrikulumaren zirriborroa aurkeztu.
- Gipuzkoako dantza irakasleen ezaugarri eta beharrei buruzko txostena aurkeztu.
NOR DA NOR
- Sabin Bikandi: Goi mailako musika irakaslea eta Etnomusikologian
Doktorea Londreseko unibertsitatean. Hainbat talde eta erakundetan aritu
da irakasle edo/ta jotzaile moduan. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan
zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan
hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. Gaur egun, Bilboko udaleko
danbolinteroa da eta Musikeneko tradiziozko dantza-maisua.
- Oier Araolaza: (Elgoibar, 1972) Kazetaritza eta Gizarte eta Kultura
Antropologian lizentziatua, azken urteotan dantzaren komunikazioan eta
kudeaketan ari da buru-belarri. www.dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gunea.
2008 urtetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren enkarguz Euskal dantza tradizionalen kurrikuluma lantzen ari da eta ondorio bezala Dantzan Ikasi egitasmoa eta ikastaroak jarri dira abian.
Interesgarria. Streaming bidez hitzaldia ikusteko modurik izango da?