Sustatu logoa Teknologia albisteak

'ZoOo: hizkera basatia' egitasmoa ostegunetik aurrera abian Donostian

Cristina Enea Fundazioa
2010-06-16 15:06

Soinu bakoitza modu jakin batean entzuten eta baliatzen erakutsi diguten jakintza eredu ofizialak gaindituz, hitz eta kantuen eskutik eramaten uzteko gonbidapena da honako hau. Hainbestean gizakiak teknologikoki eta sinbolikoki okupatutako eta eskuhartutako mundu garaikide hau, animaliak entzuten ahaztu duen mundua da, eta ondorioz gure zentzumenek oraindik ere beste mundu animali horrekin gordetzen dituen lotura estuak ahanzteko joera duena. Disziplina anitzetako proiektu honen helburuetako bat da animalitasunaren eta gizakitasunaren arteko tentsioan jartzea begirada, baina baita, eta batez ere, entzumena, eta horretarako anbizio handiko programa bat jarriko da abian, mundu zabaleko artista entzutetsuen kolaborazoarekin. Egitasmoa, ekainaren 17tik irailaren 13ra arte Cristina Enean ikusgai egongo den erakusketa baten inguruan antolatuko da. Bertan Bill Burns, Andreas Wutz edo Marcel Broodthares bezalako artisten lanak egongo dira ikusgai, baita Francisco López, Yannick Dauby, Slavek Kwi, Nader Koochaki edo Xabier Erkiziak eginiko grabaketekin buruturiko instalazio sonoroa ere. Erakusketa orokorrak animalien hizkerarenganako hurbilketa ezberdinak proposatzen dituzten ikerlanak biltzen dituen espazio dokumental bat dauka. Zinema, musika, zientzia alorreko ikerketak edo giza hizkuntza bera abiapuntu harturik, animalien hizkeren eta gure ulermenen arteko ibilbidea osatzen du espazio honek.

Egitaraua

Erakusketak Cristina Enean

Ekainak 17 – irailak 13 · Safety Gear For Small Animals (Bill Burns) · La gata de Sebeok (Andreas Wutz) · Escucha animal (Francisco López, Yannick Dauby, Team of Jeremy Roht, Slavek Kwi, Xabier Erkizia, Nader Koochaki eta beste animalia batzuk) · Interview with a cat (Marcel Broodthaers)

Jarduerak

Ekainak 17, osteguna, 19:00etan Cristina Enean · Aurkezpena eta “Cantos de pájaro para San Sebastián” izeneko performancea. Bill Burns.

Ekainak 18, ostirala, 19:00etan Cristina Enean · Animalien zinema zikloa. ZoOo sonido. Andreas Wutz.

Ekainak 24, osteguna, 19:30etan Cristina Enean · “Gorrión, migajas… poesia emanaldia”. Isabel Escudero.

Abuztuak 9-13, Artelekun · “Escucha animal” tailerra. Slavek Kwi a.k.a. Artificial Memory Trace.

Irailak 15, 16, 17, 19:00etan Cristina Enean · Mintegia: “Hitz basatia”. Olatz González.

Urriak 1-5, Arteleku + Aquarium · Hydrophonia mikrojaialdia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu