Teknologia albisteak

KREA beka jaso zuen proiektu artistikoa Sónar Barcelona 2010-ean

Erabiltzailearen aurpegia
KREA Adierazpen Garaikidea
2010-06-17 : 10:06

Ricardo Iglesiasek Surveillance Cameras: they are alive!!! lanaren lehenengo bertsioa aurkeztuko du Sónar-en, Musika Aurreratuaren eta Arte Multimendiaren Jaialdian. Aipatutako proposamen artistikoak KREA Adierazpen Garaikidearen, Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako proiektu kulturalaren, beka jaso zuen 2009an. Sonar gaur hasten da, eta etzi amaituko da Bartzelona.

Proiektuak kamera robotiko bizien multzoa sortzea proposatzen du, hoiekin jendea jarraitzeko asmoz. Kamerek bisitariak grabatzen dituzte, in situ eta Internet bidezko proiekzio ezberdinak eginez. Bideozaintza-kamarak barneratuta dituzten robot autonomo bik ordenagailura bidaltzen dute informazioa eta bertan dauden pantailetan eta interneten ikusteko aukera dago. Horrela, banan-banako zaintza egoera zehatza lortzen du ekintza honek.

Gero eta zaintza-kamera eta gehiago egoteak egunerokoan mundu osoan segurtasun ezaren “paranoia” sortzen digu, zaintzaren gizarte dei dezakegun honetan. Komunikazioa, ekintza-eragina eta publiko-pribatu kontzeptuetan sakontzeko teknologia erabiltzea da helburua, kamerak nolanahi erabiltzearen kezkak bultzatutako kritika baten bidez.

Ricardo Iglesiasen obra SonarMática-ren barruan aurkezten da, (Back to) the robots lelopean hiriko hainbat lekuetan robotikaren inguruko lan artistikoak erakutsiko dituen atalean. Zehazki, ‘Surveillance Cameras: they are alive!!!’ ekainaren 17tik 19ra egongo da ikusgai Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan (CCCB).

Ricardo Iglesias

Ricardo Iglesias (Madril, 1965) Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrileko Unibertsitate Autonomoan eta egun doktorego-tesia egiten ari da Bartzelonako Unibertsitatean, non sistema interaktiboen inguruko klaseak ematen dituen. Teknologia berrien ikerketan eta hauek instalazio erreaktiboekin egindako artean izan ditzaketen aplikazioan oinarritzen da bere lana, bideoak, soinuak, web sistemak edo elementu robotikoak erabiliz.

Bere net.art obrak eta instalazioak hainbat arte-erakusketa nazional eta nazioartekotan aurkeztu dira, besteak beste: New York edo Pekingo Cervantes Institutua, Karlsruhe-ko ZKM (Alemania), Buenos Aireseko Recoleta kultura-zentroa, Rio de Janeiroko Electronic Internacional Festival edo BAC (Bartzelonako Arte Garaikideko Nazioarteko Jaialdia). 2006an, Arte Elektronikoko ARCO-BEEP lehen saria jaso zuen. Proyecto ß diziplina arteko taldearen sortzaileetako bat da, eta animazio, CD ROM eta Interneteko proiektu asko egin ditu erakunde ugarirentzat.

Sónar 2010 Jaialdia

Sónar Bartzelonako Musika Aurreratuaren eta Arte Multimediaren Nazioarteko Jaialdia da eta hiru jardunaldietan egungo elektronikaren ospe handiko izenak, artistak eta bogan dauden azken joerako musikako eta new media-ko dj-ak eskaintzen ditu bere programazioan. Hortaz, mundu osoko publikoaren zein profesionales topalekua da jaialdia, bertan negozioa eta kontaktuak egiteko leku aproposena aurkitzen dutela.

Erantzun

Sartu