Hitanoari buruzko hitzaldia eta ikastaroa, Tolosan
2010-06-22 13:06
Hitzaldia ordu eta erdiko saioa izango da. Lizartzak hitanoaren erabilerari buruzko azalpen orokorrak emango ditu, eta entzuleek edozer eratako zalantzak galdetu ahal izango dizkiote. Jarduera hau, azken finean, hitanoa euskalduntze prozesuan sartzearen aldeko gogoeta da.
Ikastaroa, berriz, 30 ordukoa izango da: uztailaren 5etik 16ra, 08:00etatik 11:00etara bitartean. Bete beharreko baldintza bakarra euskaldun zaharra izatea edo EGA maila edukitzea da. Izena emateko, ondoko webgunean egin dezakezue: www.elduaien.com
Erantzunak kargatzen...