Sustatu logoa Teknologia albisteak

XX. mendeko liturgia espainola Veleian

Patxi H.
2010-06-16 11:06

Comed y bebed todos de él... Colmenero izeneko arkeologo eta epigrafistak zera irakurtzen du "ostraka" batean ( 13362b),; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE ):

O INS NIININII PAT Z
ATA RIIe ZAR

Elexpuruk, aldiz, askoz argiago irakurtzen du "ostraka" eta zera transkribitzen du:

IN NOMINE PAT
ATARE IZAN

Egia esan oso argia da faltsutzailearen mezua. Latinez IN NOMINE PAT(ER) idatzi du, eta euskaraz AITAREN IZEN(EAN), itzulpena.

Irakurri berriz Colmeneroren transkripzioa eta flipatuko duzue.


13362b ostraka

Galdera egin dezakegu: nola leike Elexpuru batek arkeologo eta epigrafistak baino eraginkorragoa izatea III. Mendeko testuak irakurtzen? Erantzuna erreza da. Elexpuruk XX. Mendeko logika erabili du, eta XX. Mendeko logikarekin "ostrakak" oso ongi irakurtzen dira. Zergatik ote?

Faltsutzaileak "ostrakak" hainbat gaietan banatu ditu eta gai bat erlijio kristatua da. "Aita gurea", "in nomine pater", gurutzeak, azken afaria….gauza asko ageri dira kristautasunarekin lotuak. Ostraka batean zera irakurri dezakegu:

IAN
TA
EDAN
DENO(K)


13367 ostraka

Nik uste dut faltsutzaileak liturgia eukaristikoaren zati bat idatzi duela: COMED Y BEBED TODOS (DE EL). Zergatik irakurtzen dut hori? XX. Mendeko logika erabiltzen dudalako (Elexpuru bezala).

Liturgia eukaristikoa euskaraz agertzea, III. Mendean, zer esango dizuet, LA MONDA LIRONDA da (hitz tekniko bat erabiltzearren).

Ez naiz luzatuko idazten III. Mendeko balizko liturgiei buruz, galdetu zuen adituei, gustora irakurriko ditut beraien iritzia... Gauza bakarra esango dut eta da XX. MENDEKO ESPAINOLEZKO LITURGIAREN itzulpen hutsa dela hau. (Ez propio liturgia ofizialarena, liturgia ofizialean "comed y tomad todos…..bebed y tomad todos…." Da. Baizik eta herri kulturarena, hau da: XX. Mendeko jendearen ustea da).

Oharra:

Hector Iglesiasek ez du DENO(K) irakurtzen, DENO(S) baizik. Posiblea da, argazkian ez baita ikusten. Baina Hector Iglesiasek dio DENOS izen zelta bat dela….klaro!! Dena argiago dago orduan!! Colmenerorekin bezala!

————

Ni ez naiz ez arkeologo ez epigrafista. Baina XX. Mendeko logika erabiltzen dut. Amerikanoen esaldi bat oso gustuko dut: "Ahate baten antza badu, ahate bat bezala igeri egiten badu, ahate baten antzera kuak egiten badu….Seguraski ahate bat izango da." Logika hutsa.

AZKEN OHARRA:

Beste DENOS bat agertzen da beste "ostraka" batean, hau bai argia. Grafologoek ondorioztatu zuten XX. Mendeko norbaitek idatzi zuela."

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu