Sustatu logoa Teknologia albisteak

365 aztarna

Idoia
2010-06-22 13:06

Edo egunero bere buruaren erretratu bat. Horixe da Ion Markelek duela ia urtebete martxan jarri zuen proiektuaren izenburua eta datorren astean bukatuko duena.

Honela aurkezten zuen egitasmoa pasa den urteko ekainean teknika, irudimena, abilezia eta diziplina biltzen dituen egitasmo hau: 365 aztarna proiektua... 365 egunetan 365 autoerretratu ateratzeko proiektua da. Bertako argazkiak 3G iPhone'arekin ateratakoak dira eta gehienak iPhone'ak dituen aplikazio ezberdiñekin prozesatuak.


063.365: CC Aitortu, Ez Merkataritzarako, Eratorririk Ez baimenarekin © cc-by-nc-nd: Ion Markel

Datorren astean, ekainaren 30ean, aterako dio bere buruari azken aztarna argazkilari lazkaotarrak.

Argazki guztiak ikusgai daude HEMEN

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu