
Astearteak gorakada bat eskaini digu Zinemaldiko sail ofizialean, munduko film apartenak izan gabe ere goraipatzeko asko baitute gaur ikusi ditugun biek: Home for Christmas ("Hator, hator" itzul genezakeena, Hjem til jul), Bent Hamer norvegiarraren gabon giroko film korala, batetik, eta Elisa K (trailerra itsatsita), umetako bortxaketa batek luzera eragindako ondorio psikologikoei buruzkoa, Judith Colell eta Jordi Cadena katalanena.
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluak dena prest dauka ikastaroaren 3. aldiari ekiteko. Hori dela-eta, triptiko bat prestatu du, informazio zabala ematen duena datorren ikastaroaren gainean, eta ireki egin du matrikulazio epea irailaren 30era arte. Ikastaroa bera urriaren 13an hasiko da, 2011ko ekainaren 1a arte. Asteazken arratsaldetan emango da, 15:00etik 20:00ra.
Iritsi da, hemen da glamourra, Julia Roberts-i Donostia Saria eman diotela eta, puztu dira haupoak, hustu dira sabelak, ase dira begi goseak; txoko honetan filmak komentatzen ari gara, ordea, eta mitomania une batez albora utzita, Eat, Pray, Love (Jan, Errezatu, Maitatu) Roberts andereñoa agertzen den azken pelikula aipatuko dugu, horrexen promozioa izango baitzen aktorea guregana etortzeko arrazoia, eta hura etorri izana film hori Zinemaldiko sail ofizialean lehiatik kanpo eskaintzeko aitzakia.
Promoziokoa: Julia Roberts, Eat Pray Love filmean.
Atzo, Unai Fernandez de Betoñok Google Translate euskarazko Wikipedian nola erabili izan duten aurkeztu zigun. Spam egiteko zeharkako modu bat alegia. Baina spamatzaileak are modu sofistikatuagoan ari dira G Translate euskaraz erabiltzen spam egiteko. Argia.com webgunean adibide bikaina azaldu da, etxegintzarekin lotutako spam-arekin.
Argazkiak.org | Spam automatikoa © cc-by-sa: sustatu
Utz dezagun une batez sail ofiziala, euskaldunontzat interes berezia duen film bat estreinatu baita zinemaldian, Zabaltegi atalean: Izarren argia, Saturrarango kartzelan 36ko gerraren ostean preso eduki zituzten emakumeei buruzko pelikula.
Familian edo lagun artean euskaraz norekin mintzatu ez duen jendeari zuzentzen zaio Sormen Tailerrak programa. Ikastaro eta tailer hauek osatzen dute Mintzakiderekin eta ugari den kultur-eskaintzarekin batera euskaraz egiteko Iruñeko sare kulturala. Iruñeko Udalak hogeita batgarren urtez antolatu ditu bereak.
20:45ean zen iristekoa Donostiara Julia Roberts, Zinemaldian aurten espero den izarrik disdiratsuena. Ordu erdi bat atzeratu da, ordea. Eta hala, Kursaaleko kubo txikitik atera garenean, urrunean, Maria Kristina hotelaren atarian ikusi ditugu flashak, entzun ditugu oihuak. Ez dugu ordea bertaratzeko beharrik sentitu. Minutu gutxi batzuk lehenago, benetako izarren argia ikusi baitugu, sentitu baitugu. Barbara Goenagak, Klara Badiolak, Sara Cozarrek, erraietaraino hunkitu gaituzte. Eta Ana Moralesek negarra atera digu. "Ez negar egin. Gu oroitzea da egin behar duzuena. Ez gaitzazue ahaztu".
Noizean behin artikulu ulerkaitzak egiten dituzte euskarazko Wikipedian. Ez dira ohiko bandalismoko ekintzak, baizik eta itzultzaile automatikoz egindako artikulu-saiakerak. Badirudi gero eta ulerkorragoak direla, gainera. Gero eta txukunagoak, benetan. Duela hilabete batzuk zuzenean ezabatzen genituen, baina azken boladan zalantza sortzen zaigu: ezabatu, ala akatsak zuzendu?
Badakizue albistea, urriaren 1ean Bloglines itxi egingo dutela. Horren aurrean, feed irakurgailu hau erabiltzen dutenek jarioak jarraitzeko beste aukera bat bilatu behar dute. Google Reader edo Alesti, adibidez. Bloglinesen harpidetutako jarioak modu azkar eta errazean Google Readerrera nola pasa azalduko dugu. Alestin ez dugu hain erraz asmatu, baina tresna librea eta euskaratua izanik, bultzadatxoa merezi du.
Igande berezia dugu hau sail ofizialean: batetik, lau ordutik gorako film portugaldar bat, Mistérios de Lisboa, oraindik ikusterik izan ez duguna; bestetik, Pasqual Maragall politikari katalanaren Alzheimer gaitzari buruzko dokumentala, lehiaketatik kanpo eskaintzen dena; eta azkenik, nerabe arazotsu baten inguruko pelikula (azken hau, "normaltzat" jo dezakeguna)
Promoziokoa: Neds
Agiri berri bat egin du ETAk, eraso ekintza armatuak alde batera utzi eta egun gutxira. Agiriarekin Bruselako Adierazpenaren sinatzaileei erantzuten die "ur zabalagoetan murgiltzeko prestutasunarekin", agirian diotenez.
ETAk bere prestutasuna adierazten du konponbide demokratikoak behar dituen urratsak elkarrekin aztertzeko, ETAk hartu beharreko konpromisoak barne.
Atzoko inaugurazioaren ostean, hiru film izan ditugu larunbat honetan Zinemaldiko sail ofizialean, maila txukun batean baina zein baino zein diferenteago, unibertso berean bizi diren mundu paraleloak balira bezala: frankismo garaiko marrazkilari baten pikareska, sadismozko norgehiagoka bihurtzen den mendeku korearra, eta bikote europar burges heldu baten kezka existentzialak. Zinemaren magia eta pribilegioa, ordu gutxitan batetik bestera salto egin ahal izatea.
Promoziokoa. El Gran Vazquez.
Astelehenean, hilak 20, irratsaio berria hasiko da Euskadi Irratian. Nik neuk egingo dut, Jokin Aldazabal naiz, eta astelehen iluntzetan 9,30etan hasi eta 10ak arte iraungo du. EKOSFERA du izena irratsaioak eta bertan ingurumena, energia, energia berriztagarriak... aipatuko ditugu nagusiki.
Software Librea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Bulego Teknikoak jardunaldia ospatuko du astelehenean, irailaren 20an, SALEren (Software Askea Libre Euskadi) aurkezpenarekin. Software librearen aldeko komunitate eta pertsona guztiak gonbidatuta daude parte hartzera, doako sarrerarekin eta lehenago izena eman beharrik gabe.
Hasi da Donostiako 58. Zinemaldia eta estreinaldirako, sail ofizialean, Felipe Cazals mexikarraren film sendo bat eskaini digute: Chicogrande, tropa estatubatuarrak Pancho Villaren bila Mexikora sartu zireneko gertaeretan oinarritua. Western bat balitz bezala, baina Rio Granderen beste aldetik, ez gringoen baizik mexikarren ikuspegitik. Gaurko eta hemengo ikusleari ere zer pentsatua eskaintzen dion lana, dudarik gabe.
Jatorrizkoa: Promoziozkoa © cc-by: Donostia Zinemaldia
Gipuzkoako nekazaritza ekologikoaren gune bihurtuko da beste urtebetez Zerain, datorren irailaren 19an, igandean. Mota askotako produktu ekologikoen salmenta-postuez gain, lanbide zaharren erakusketak, jendeak parte hartzeko tailerrak eta bestelako ikuskizunak egongo dira goizean zehar. Arratsaldean, berriz, herri-kirolak eta erromeria izango dira.
Larunbatean, hilaren 18an, Software Freedom day ospatuko da mundu osoan. Bai munduan eta bai hemen, Bilbon eta Zarautzen egongo gara beti bezala, teknolibregura jo eta ke. Zarautzen, izatez, gaur ostiralez; eta Bilbon bihar larunbatarekin.
Egoitz Goikoetxea (Euskalseo / Egocast) konturatu da beste inor baino lehen. Googleren euskararen erabilpenak urrats bat egin du aurrera: bilaketa batzuetan euskarara murrizten ditu jada emaitzak. Hizkuntza detektatzeko gaitasuna bazuela bagenekien (duela bi urte!), baina bilaketa orokorretara ez da iritsi oraindik aukera: tarteko bide horretan, ongi etorria izan bedi Gaurkopenak (sic) euskaraz jasotzeko aukera.
Euskara eta euskaldunok Herri bezala iraungo badugu, ezinbesteko dugu:
Ikusentzunezkoan alorrean aldaketa sakonak izan dira azken urteotan. Transmedia narratiben gorakadak errotik aldatu ditu edukien ekoizpen eta banaketa prozesuak. Istorioak kontatzeko arkitektura berri horien inguruko jardunaldia antolatu dute heldu den irailaren 22an Donostiako Zinemaldia eta Tabakalerak. Bertan parte hartuko dute Lance Weiler, transmedia ekoizpenetan aitzindari eztabaidaezina denak, Ian Ginnek hartuko dute parte, biak ala biak Transmedia alorrean nazioartean ezagunak diren profesionalak, eta baita Robert Figuerasek ere, Estatuan egin den lehenengo transmedia proiektuetariko baten ekoizleak. Saioa irekia da.