Teknologia albisteak
3

Ekosfera, ingurumenari buruzko irratsaio berria Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia
Jokin Aldazabal
2010-09-18 : 13:09

Astelehenean, hilak 20, irratsaio berria hasiko da Euskadi Irratian. Nik neuk egingo dut, Jokin Aldazabal naiz, eta astelehen iluntzetan 9,30etan hasi eta 10ak arte iraungo du. EKOSFERA du izena irratsaioak eta bertan ingurumena, energia, energia berriztagarriak... aipatuko ditugu nagusiki.

Asteleheneko irratsaioan, Gorka Bueno iraskaslearekin mintzatuko gara gure zibilizazioak iraun ahal izateko behar duen trantsizio energetikoaz. Ondoren, obra txikietako amiantoa erretiratzeko dauden arazoak ere aipatuko ditugu, eta kiroldegi batean azken 13 urteotan eguzki-energia termikoaz izan duten esperientzia.

Erantzunak

Jose
2010-09-18 : 14:45

Jokin irratsaioak igo irratiko webgunera mesedez. Lanean gaudenontzat.

Anima(tzai)lia
2010-09-18 : 15:35

Ondo, informatuta gelditzen gara.

Eta ea EITBtik beste batzuk ere animatzen diren Interneteko honen moduko komunikabideak erabiltzen. Eskertuko genuke.

Tiborta
2010-09-20 : 00:28

Eskerrik asko,jakinaren gainean geratzen naiz. Zuk baliatu izan ahal duzun aukera berbera zure irratsaioan eta EITBko beste programetan besteok izango bagenu mila bider gehiago eskertuko nizuke.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago