Teknologia albisteak

SALE, Software Askea Libre Euskadi, jardunaldia Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga
2010-09-17 : 20:09

Software Librea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Bulego Teknikoak jardunaldia ospatuko du astelehenean, irailaren 20an, SALEren (Software Askea Libre Euskadi) aurkezpenarekin. Software librearen aldeko komunitate eta pertsona guztiak gonbidatuta daude parte hartzera, doako sarrerarekin eta lehenago izena eman beharrik gabe.

SALE-k software askearen nazioarteko eguna ospatzeko antolatu duen jardunaldia goizeko 9:30etan hasiko da eta bertan Herri Administrazio ezberdinetan martxan dauden software libreko ekimen ezberdinak aurkeztuko dira.

Egitaraua

  • 9:30 Aurkezpena
  • 9:35 Idoia Mendia Sailburua
  • 09:50 SALE (Software/Askea Libre Euskadin) Aurkezpena
  • 10:10 Cenatic: Herri Administrazioen Foroa Proyecto Foro AAPP
  • 10:25 Asturias
  • 10:40 Comunitat Valenciana
  • 10:55 Teruel-go Udala
  • 11:10 Galdera-erantzunak
  • 11:25 kafea
  • 11:45 Irekia eta Software librea
  • 12:00 Open Data
  • 12:15 Galdera-erantzunak
  • 12:35 ASOLIF: ALIAL proiektua
  • 12:50 ESLE: Tresnaola proiektua
  • 13:05 Galdera-erantzunak
  • 13:20 Jardunaldiaren itxiera: Elena Perez Barredo sailburuordea
  • 13:30 Sukaldaritza eta Ezaguera Librea (Fernando Canales sukaldariarekin)
  • 14:00 Dastaketa

Hasieran esan bezala, Software librearen aldeko komunitate eta pertsona guztiak gonbidatuta daude, sarrera libre eta doakoa da. Irailaren 20an astelehenez izango da jardunaldia, Euskalduna Jauregian (3. aretoan).

Erantzun

Sartu