Teknologia albisteak

Software librearen eguna ospatzeko Zarautzen eta Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Danitxu / M. Olasagasti
2010-09-17 : 09:09

Larunbatean, hilaren 18an, Software Freedom day ospatuko da mundu osoan. Bai munduan eta bai hemen, Bilbon eta Zarautzen egongo gara beti bezala, “teknolibregura” jo eta ke. Zarautzen, izatez, gaur ostiralez; eta Bilbon bihar larunbatarekin.

Zarauzkoa, ostirala

Hilak 17, Putzuzulo Amets Fabrikan elkartuko gara Software Librearen munduak sortzen dituen galdera eta kezkak erantzuteko asmoz. Iratxe Esnaola eta biok ibiliko gara maixu lanetan eta honako egitaraua dugu planteatuta.

Irailak 17 ostirala, 16:30etatik aurrera:

  • Sarrera
  • Teoria minimo bat
  • Ubunturen instalazioa [ windows partizioa mantenduz; nahi baduzue, zuen ordenagailua ekar dezakezue ]
  • Aurrera begira: paketeak eta aplikazioak
  • Aurrera begira: nola segi etxean, norberak bere kabuz

Bazatoz?

Bilbokoa, larunbata

Egun osoan 10:30tik 18ra Arenalean egongo gara, mahai eta karpatxo batekin. Zure software libreari buruzko zalantzekin lagunduko zaitugu, Ubuntu sistema eragilearen CDak oparituko ditugu (euskaraz, gazteleraz eta beste 25 hizkuntzatan dabilena), eta musika edo programa libreak kopiatuko dizkiegu guregana USB pendrive batekin hurbiltzen diren guztiei.

Bestalde, Ekoetxean ere jarduera batzuk prestatu ditugu:

  • 12:00tan portatila eraman dezakezu Ubuntu instalatzeko, edo jadanik instalatuta bazenu arazo teknikoren bat edo beste konpontzeko.
  • 13:00tan Software libreari buruzko hitzaldi bat egongo da: zer da, zergatik eta zertarako, bere historia, programak, eta abar.
  • 18:00tan filme libre bat ikusiko dugu, eta Interneten bidez musika eta filme libreak non aurkitu azalduko dugu.

Anima zaitez eta zatoz!

Jatorrizkoak: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Mikel Olasagasti | Dani Gutierrez, Danitxu.

Erantzun

Sartu