Teknologia albisteak
1

Sormen Tailerrak: Iruñean euskaraz egiteko guneak

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Azkona Huércanos
2010-09-20 : 15:09

Familian edo lagun artean euskaraz norekin mintzatu ez duen jendeari zuzentzen zaio Sormen Tailerrak programa. Ikastaro eta tailer hauek osatzen dute Mintzakiderekin eta ugari den kultur-eskaintzarekin batera euskaraz egiteko Iruñeko sare kulturala. Iruñeko Udalak hogeita batgarren urtez antolatu ditu bereak.

Iaz hemen bertan esaten nuen Sormen Tailerrak sobera baztertu eta indarge gelditu direla Iruñean beste gune indartsuetatik, Civican eta Civivoxetatik, batez ere, hiritarrari egiten zaion eskaintzaren ondoan. Euskarak ez du lekurik, edo urria du Civicanen kasuan, hiritarren artean prestigio handia hartzen ari diren gune horietan.

Bestelakoa litzateke Iruñean bagenu euskal kultur-gune indartsu bat, non ikastaro hauek eta beste ekitaldi formal zein informal askok izanen luketen lekua. Nago ahalegina egin beharko genukeela honelako espazio bat lortzeko Iruñean, Bada garaia euskararen garapenak behar beharrezkoa duen gune hori serioski planteatzeko.

Edozein moduz ere hemen ditugu, eta hogei ta batgarrenez, Sormen Tailerrak aurten ere. Joan den ikasturteko edizioan 160 lagunek hartu zuten parte, ez da gutxi. Hona hemen aurtengo eskaintzaren lerro nagusiak:

IKASTURTE OSOKO TAILERRAK

  • Sukaldaritza: bi tailer, hemengo sukaldaritza tradizionalaren oinarriak ikasteko bat, eta munduko beste sukaldaritzaz bestea. Irakaslea: Maite Perez.
  • Batukada tailerra. Oskar Estanga.
  • Afrikar dantzak. Ainhoa Carrera.
  • Akuarela tailerra: errazaren zaila, zailaren erraza. Xabier Celestino.
  • Zirko Tailerra: clown, malñabareak, akrobaziak, akroportea. Ainoa Juaniz eta Maitane Azpiroz.
  • Antzerki Tekniken hasmenta Nafarroako Antzerki Eskolan.
  • Yoga. Victor Núñez
  • Euskal dantza sozialak ikasi eta dantzatu: muxikoak eta mutil-dantza. Peio Otano.

IKASTARO MONOGRAFIKOAK

URRITIK OTSAILERA

  • Itzulpengintza eta testugintza ikastaro praktikoa. Fernando Rey eta Ander Irizar.
  • Jendeaurrean mintzatu (oratoria). Manu Marañón.
  • Bertsolaritzaren sekretuak punta puntako bertsolarien ahotik.Klase magistralak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia...
  • Orientazioa mendian. Josu Bezunartea.

2011ko OTSAILETIK MAIATZARA

  • Hitanoari buruzko tailerra. Fernbando Rey
  • TELP (norberaren hizkuntza espazioa lantzea). EMUN kooperatiba.
  • Soziolinguistikaren kontzeptu nagusiak. Soziolinguistika Klusterra.
  • Literaturarekin zer ikusia duen XIX Mende bukaerako literaturan ondoez existentziala eta zentzu bilaketa Xabier Mendiguren Bereziartu.

IZEN EMATEA: irailaren 20an, 18:00 - 21:00 Gaztediaren Etxean (Zangoza Kalea, 30) Argibideak: 670.489.511

Erantzunak

ni neu
2010-09-21 : 15:14

"Otsailetik MaiatzERA" esaten/idazten da!!!

Erantzun

Sartu