Teknologia albisteak
1

Nazioarteko Transmedia jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Tabakalera
2010-09-15 : 12:09

Ikusentzunezkoan alorrean aldaketa sakonak izan dira azken urteotan. Transmedia narratiben gorakadak errotik aldatu ditu edukien ekoizpen eta banaketa prozesuak. Istorioak kontatzeko arkitektura berri horien inguruko jardunaldia antolatu dute heldu den irailaren 22an Donostiako Zinemaldia eta Tabakalerak. Bertan parte hartuko dute Lance Weiler, transmedia ekoizpenetan aitzindari eztabaidaezina denak, Ian Ginnek hartuko dute parte, biak ala biak Transmedia alorrean nazioartean ezagunak diren profesionalak, eta baita Robert Figuerasek ere, Estatuan egin den lehenengo transmedia proiektuetariko baten ekoizleak. Saioa irekia da.

Transmedia narratibei buruzko masterclassaren helburu nagusia istorioak kontatzeko modu berri bat ezagutaraztea da, ikus-entzunezko ekoizpena, aisialdia eta entretenimendu digitalean iraultza eragin duena. Hainbat euskarri eta baliabidetan (ikus-entzunezkoak, jokoak, webguneak, komikiak, plataforma mugikorrak edo esperientzia errealak) hedatuz eta dibertsifikatuz doazen istorioak dira.

Nazioarteko hitzaldi batek emango dio hasiera masterclassari, Lance Weilerren eskutik. «Transmedia: pantailatik harago istorioak kontatuz» izango du izenburua.

Ondoren, Robert Figuerasek Panzer Chocolate proiektua aurkeztuko du, kasu praktiko gisa, Estatuko lehenego transmedia proiektuetako bat.

Bukatzeko, transmedia narratiben prestakuntzari eta horrek eskaintzen dituen aukera berriei buruzko mahai-ingurua izango da; hizlariek hartuko dute parte eta transmedia formazioan aditu eta produktore den Ian Ginnek gidatuko du.

Nazioarteko transmedia jardunaldia IX. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren barne antolatu den ekitaldia da.

Programa osatua hemen kontsulta daiteke.

Erantzunak

Tabakalera
2010-09-22 : 10:46

Egun on lagunok,

bertan egoteko aukerarik ez duenak, streaming bidez jarraitu lezake transmedia jardunaldia.


Hemen lotura: http://eiecine.ning.com/


Erantzun

Sartu