Teknologia albisteak
1

Naturaren bitartez norberaren nortasuna hazteko tailerrak

Erabiltzailearen aurpegia
Ane Urkiola
2010-10-03 : 13:10

Naturak sentiarazten digun ongizatea ulertzeko, ezagutzeko, sentiarazteko eta areagotzeko tailerrak antolatu ditu Kutxaren Jasangarritasun Sailak PRH Personalidad y Relaciones Humanas eskolako adituekin batera. Egitasmoaren helburua naturaren bitartez norberaren nortasuna haztea da.

Kutxako Gizarte Ekintzako Jasangarritasun sailak Natura Biziz tailerra antolatu du. Egitasmoaren helburua naturaren bitartez norberaren nortasuna haztea da.

Pertsona bakoitzaren izaeraren alderdiak landuko dira natura bera ardatz hartuta. Ikastaroak urri, azaro eta abenduko asteburuetan izango dira Donostia eta Debagoienan . Naturaz gozatu edota norberaren garapena sustatu gura duten adin nagusikoei dago zuzenduta.

Helburua

Natura Biziz tailerraren helburu nagusia naturarekiko sentiberatasuna eta barne-bizitza suspertzea eta indartzea da.

Helburu nagusi hori ardatz hartuta, bigarren mailako beste bi helburu hauek ere baditu:

  • Naturarekin kontaktuan egotea zer den ikusaraztea eta
  • Naturarekin harremanetan egoteko esperientzia modu bat esperimentatu eta bizitzea

Tailerretan 18 urtetik gorako Kutxako bezeroek har dezakete parte, eta hizkuntzari dagokionez batzuk euskaraz eta beste batzuk elebidunak izango dira:

  • Euskaraz diren tailerretarako ulermen maila izatea nahikoa da.
  • Tailer Elebidunetan euskaraz eta/edo gazteleraz egingo da, partaide bakoitzaren beharren arabera.

Tailerra larunbatean izango da, goiz eta arratsaldez. 10:00etan hasi eta 19:30etan bukatuko da, eguerdian ordu eta erdiko bazkaltzeko tartea izango delarik. Tailerretan parte hartzeko lau aukera daude, honako datetan:

Lehenengo hiru tailerrak Zientziaren Kutxagunea Museoan izango dira, Donostian, eta abendukoa Debagoienan (tokia konfirmatzeko). Tailerraren prezioa 30 eurokoa da, eta nork berak ordaindu beharko du bere menuaren kostua (12 Euro).

Izen-emateko epea irekita dago plazak agortu arte.

Erantzunak

Antxon
2010-10-04 : 01:23

Hau ederra! Arantzazu leku zoragarria da egia esan barne ezagutza hori lantzeko!

Erantzun

Sartu