Teknologia albisteak

AP agentziak informazio iturri fidagarritzat hartu ditu blogak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-04 : 09:10

Associated Press agentzia era ofizialean hasi da blogariak informazio iturri fidagarritzat jotzen. Iraila hasieran argitaratu ditu informazio iturrien kredituak emateko bere politikak, eta bertan blogak aipatu ditu.

Aitortu beharko genuke informazio iturria egunkari bat, webgune bat, telebista edo irrati bat, edo blog bat den.

Pasa den igandean Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogarien tartean aritu ziren, besteak beste, AP agentziak blogariak informazio iturri fidagarri aitortu izanaz. 12. minutu inguruan hitz egiten dute honetaz.

Zera dio APren testu horrek:

Demagun Y delako blog batek argitaratzen duela Gobernuak txosten sekretu bat duela eskuartean, eta gu garela txosten horren edukia aditzera ematen lehenengoak. Kasu horretan ere, argitu beharko genuke "txosten horren existentziaz Y blogak informatu zuen".

Hor goiko audioan, tertuliakideek lojikotzat hartu dute blogak iturri izatea. Sustatun bere agerpenetik izan dira informazio iturri eta ez dugu inoiz lotsarik izan gure iturriak aipatzeko.

Erantzun

Sartu