
Elhuyar Fundazioa Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat antolatzen du lehiaketa hau, eta 2010eko urria eta 2011ko apirila bitartean egingo da. Hilabete horietan, zientzia eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta gela bakoitzak sortuko duen blog batean zintzilikatu beharko dituzte proben ebazpenak. Izena emateko epea zabalik dago Zernolaren webgunean bertan.
Gaur, Urriak 2, SAUTRELA saioa 300. atalarekin itzuliko da. Hamaika denboraldi dira jada SAUTRELA ETB1eko pantailetan dela, eta denboraldi honetan larunbat bazkalosteetan ikusi ahal izango da arratsaldeko 15'30tan.
Jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin emango dituzte pelikualak datozen ostegunetan, ETB3ko Zinemateka saio berrian. Pelikularen ondoren, mahai-ingurua egingo dute hainbat gonbidatuk mahai-ingurua egingo dute Amaia Kaierok gidatuta, ikusentzuleen Twitter eta Facebook bidezko iritziekin batera. Lehenengo saioa urriaren 7an izango da, 22:30etan.
Buru transparentea duen arraina da Mabropinna Microstoma, 600 eta 800 metro arteko sakoneran bizi den arrain bitxia. 1939an aurkitu zuten estreinakoz, baina ez omen dute bere irudi osorik lortu duela 6 urte arte, itsaso sakonetik atera ezkero desegin egiten baitzaie burua.
01001111 01110010 01100100 01100101 01101110 01100001 01100111 01100001 01101001 01101100 01110101 01100101 01101011 00100000 01110011 01101001 01110011 01110100 01100101 01101101 01100001 00100000 01100010 01101001 01110100 01100001 01110010 01110010 01100001 00100000 01100101 01110010 01100001 01100010 01101001 01101100 01110100 01111010 01100101 01101110 00100000 01100100 01110101 01110100 01100101 00100000 01101001 01101110 01100110 01101111 01110010 01101101 01100001 01111010 01101001 01101111 01100001 00100000 01101011 01101111 01100100 01100101 01110100 01111010 01100101 01101011 01101111 00101110 00100000 00110000 00100000 01100101 01110100 01100001 00100000 00110001 00100000 01111010 01101001 01100110 01110010 01100001 01101011 00100000 01100101 01110010 01100001 01100010 01101001 01101100 01101001 01111010 00100000 01101011 01101111 01100100 01100101 01110100 01111010 01100101 01101110 00100000 01100100 01110101 01110100 01100101 00100000 01100111 01110101 01101011 00100000 01100111 01100101 01110010 01101111 00100000 01101100 01100101 01110100 01110010 01100001 00101100 00100000 01111010 01100101 01101110 01100010 01100001 01101011 01101001 00101100 00100000 01100101 01110011 01110000 01100001 01111010 01101001 01101111 00101100 00100000 01101011 01101111 01101100 01101111 01110010 01100101 00100000 01100101 01110100 01100001 00100000 01100001 01100010 01100001 01110010 01110010 01100101 01110100 01100001 01101110 00100000 01101001 01101011 01110101 01110011 01110100 01100101 01101110 00100000 01100100 01110101 01100111 01110101 01101110 00100000 01100111 01110101 01111010 01110100 01101001 01100001 00101110 00100000 01001000 01100001 01110010 01110010 01101001 01100111 01100001 01110010 01110010 01101001 01100001 00101100 00100000 01100101 01111010 01110100 01100001 00111111
Europako Kultura hiriburu izateko hautagaitzak azken fasera heltzea lortu du, espainiar Estatuko beste 5 hirirekin batera. Emaitzaren balorazioa bihar arratsaldeko 5etan egingo dute Donostiaren hautagaitza sustengatzen duten hiru erakundeetako ordezkariek. Iruñea ez da azken fase honetan egongo.
Herodotoren Historia liburuan Egiptori eskainitako atalean, Herodotok sei jai erlijioso berezi aipatzen ditu, toki zehatz batzuetara lotua. Horietatik azkena Papremis hirian ospatzen zuten, Aresen omenez. Aresek herrian izandako gertakizun bat oroituz, Papremiseko jai hau krudela eta gordina zen.
Bastoikadazko borroka bortitza pizten da eta kaskezurrak apurtzen dituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Euskal edukiak eremu globalean jardunaldietan hartu ditudan oharrak dira ondorengo lerroetan topatuko dituzunak. Vicent Partal, vilaweb.cat agerkari digitaleko sortzaile eta zuzendariak eman duen hitzaldikoak dira denak. Ez da lehen aldiz pertsonaia inspiragarri hau gure artean duguna, besteak beste, ARGIAk antolatutako hitzaldi batean izan zen kataluniarrek .cat nola lortu zuten azaltzen. Euskaldunoi kemen eta argia ematen saiatzen da beti bere hitzaldietan. Bere azalpenak etorkizun teknologikoaren ildoak nahiko garbi ikusten dituen pertsona batenak dira, inondik ere. Hau da, kataluniarren esperientziatik abiatuta, nondik jo klabe batzuk ematen dizkigu, mundu globalizatu honetan zerbait izan nahi dugun euskaldunoi.
Bideoa egiteko 21 hilabete, 100 txoko baina gehiago eta lagun asko Euskal Herrian zehar dantza egitekon. Matt Harding-en ideian oinarritua. Iñaki Goikoetxea Arrufaten bideoa duzue hau.
Antonio Gomenz Salek zuzendutako
doako jardunaldiak. “Larren kudeaketa jasangarria eta aldaketa klimatikoa
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan”, Ingurugiro sektoreko langileei
zuzendutakoak.
Munduko toki-izenak euskaraz ikusteko aukera ematen digu EuskalMapa.com-ek. Herrialde, hiri edota kale batek euskarazko izena badauka berau lehenesten dugu, bestela jatorrizkoa erakusten da.
Mondragon Unibertsitateak Internet bidezko telebista bat sortu du, MUtelebista, eta berau izango da Mondragon taldeko lehen telebista korporatiboa. MUtelebistak hiru atal izango ditu: asteroko erreportajeak, zuzeneko emanaldiak streaming bidez eta bideo gordailu bat. Gaur aurkeztutako erreportajeak, lehenak, ikasle berriak ditu mintzagai, unibertsitatera heldu berriak.
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateak master berria sortu du: Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan, EKOMU. Masterra euskaraz edo gaztelaniaz egin daiteke, on line modalitatean Mudle plataforma erabilita, eta bi ibilbide egiteko aukerarekin. Masterra urrian hasiko da.
Stencil edo txantiloiaren nazioarteko izar Banksy-k Donostian bere lan bat utzi ote duen ala ez zalantza dago egun hauetan. Zinemaldian haren lana protagonista den dokumentala eman zuten, Exit through the Gift Shop, eta egun horien bueltan, Alde Zaharreko kale batean agertu da ustez Banksyrena izan daitekeena. Autorea zein dela ere, 3.000 euro arteko isuna dagokio Donostiako ordenantzen arabera; Odon Elortzak agindua emana baitio udaltzaingoari graffitigileak "gogor zigortzeko."
Microsoft Office 2010 ofimatika paketearen euskarazko bertsioa jaitsi daiteke jada saretik. LIP izeneko hizkuntza-paketeen bidez egiten da euskaraketa, hau da, gaztelaniazko Office 2010-en bertsio legal bat izan behar duzu instalatuta, eta haren gainean ezartzen da euskarazko bertsioa. Hemendik eskuratu dezakezu.
Literatura Unibertsala itzulpen bildumaren inguruko mahai ingurua antolatu du EIZIEk, 2010eko irailaren 30ean Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Azken hogei urteotan, euskalgintzak behin eta berriz azpimarratu du nahitaezkoa dela alor-sozioekonomikoaren euskalduntzea, euskararen berreskurapen-prozesuan aldaketa kualitatiboa lortzeko.
Hau idatzi ala ez, zalantzan ibili naiz. Izan ere, Ubuntu-Linux erabiltzaile gisa ikusi dut Last.fm Interneteko irrati zoragarria doan erabil nezakeela Rhythmbox aplikazioarekin, Windowszale edo Maceroek ordaindu behar duten bitartean. Zalantza izan dut hau zabaltzeaz, Interneten ez dudalako fenomenoaren aipamenik aurkitu. Ezin naiz izan lehena horretaz konturatzen, noski. Besteak isilik daude pagotxa kenduko dietelakoan?
Greba egin behar dugunontzat, greba egin behar ez dugunontzat, deialdiarekin ados ez gaudenontzat bai eta ados gaudenontzat ere.
Bataz besteko maila eskas samarra izateaz gain nabarmentzen den lanik ez dagoenean, edozein izan daiteke epaimahaiaren erabakia: halako zerbait gertatu da aurten Donostiako Zinemaldian: inor gutxi geratuko zen gustura emandako sariekin, baina ezta guztiz desados ere. San Simon eta San Juda kantatzera bagindoaz bezala, uda joan baina negua iritsi gabe, ez hotz eta ez bero geratu gara gu geu. Epaileak epaitzeko asmorik gabe, hona palmaresaren balorazio labur bat.
Connor McCarron aktore saritua, Neds filmean