Sustatu logoa Teknologia albisteak

Indian hizkuntza berria topatu dute

Ahotsak.com
2010-10-06 13:10

Ikertzaileek hizkuntza berri bat identifikatu dute Indiako urruneko herrialde batean. "Koro" du izena eta desagertzeko arriskuan dago. BBCek jakinarazi duenez, hizkuntzalari talde batek aurkitu zuen "Koro" Arunachal Pradesh-era egindako ibilaldi batean, Indiako ipar-ekialdean. Talde hori National Geographic-en proiektu batean ari zen lanean, mehatxupean dauden hizkuntza indigenak aztertzeko.

Ikertzaileek eremu txiki batean hitz egiten diren bi hizkuntza aztertzen ziharduten. Haiek entzun eta grabatu zituztenean, hirugarren batekin egin zuten topo, aurretik inoiz entzun eta zerrendatu gabea. Milaka hitz berri topatu zituzten eta "Koro" hizkuntzak ingurukoekin zerikusirik ez zuela ohartu ziren.

"Koro" arriskuan dago, ordea: inoiz ez da idatzita gorde eta 1.000 pertsona inguruk bakarrik hitz egiten dute.

Hizkuntzalari taldea berriro itzuliko da Indiara ikerketarekin jarraitzeko, eta horrela, aurkitu berri duten hizkuntza hau nondik datorren eta orain arte ezkutuan nola gorde den jakiteko asmoz.

Oharra: Ahotsak.com webgunetik ekarria, CC lizentziari esker.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu