Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zer da ahosabai hautsia?

Joseba - Aspanif elkartea
2010-10-06 11:10

Ahosabai hautsia (erbi ezpaina izenez ere ezaguna) aurpegiko malformazio arruntena da. Euskal Herrian gaitz hori dutenen guraso elkartea existitzen da, Aspanif izena duena.

Elkarte horrek bere eskaera eta aldarrikapenak plazaratzen dihardu, besteak beste:

  • Gurutzetako ospitalearen erreferentzialtasuna aitortua izan dadin EAE osoan.
  • egun Bizkaikoek jasotzen duten talde multidisziplinarraren tratamentua Araba eta Gipuzkoara ere (gutxienez) heda dadila.
  • jaiotza uneko protokoloa bete dadin, umeei ahosabaia begiratu diezaieten jaiotzen diren unean. Gertatu ohi da egunak eta egunak joatea gaitzaren diagnostiko zuzenik gabe. Kontuan hartu behar da jan, irentsi, arnas hartu edota entzuteko arazoak eragiten dituela malformazio honek.
  • logopedia eta ortodontzia gastuak osasungintza publikoak bere gain hartu ditzan, kasu larrienetan bederen.

Azken honen harira, urriak 8an interpelazio bat bideratu da Eusko Legebiltzarrean, Osasun sailak gai honi buruzko azalpenak eman ditzan.

Elkartearen egitasmo soziala Nafarroako Kutxaren bidez babeste daitezkenen artean dago.

Sendatzen den gaitza izateak batzutan ikusezin bihurtzen duen arren, egoki bideratu eta zaindu ezean atzera ezineko ondorioak izan ditzake gaitz honek, besteak beste, ahozkeran. Horregatik da garrantzitsua gaitzari buruzko informazio hedatu dadin eta osasungintza publikoak egoki eta garaiz tratatu dezan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu