Teknologia albisteak
1

Novel sari barik geratu zen Ortiga ezta?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-07 : 17:10

Masai ikastaro honetan, euskararekin egindako desastreak nabarmendu ohi ditugu. Auzokoei begiratzea ere ondo dator tarteka, eta hiru adibide ekarri ditugu gaur hona. Adibidez, Mario Vargas Llosa idazle peruarrak saria jaso du gaur, eta honela jakinarazi du El Pais egunkariak bere webgunean:

Nobel saria da, eta ez Novel saria. Joxe Rojasek erreparatu dio hankasartzeari.

Beste hau ere jakinarazi digute duela gutxi:


Argazkiak.org | Ortiga y Gasset © cc-by-sa: axiomaxio

Ai, Ortegak eta Gassetek burua altxako balute (Ortegak batipat)... kexatuko lirateke galanki; ze inkultoak diren ordenagailuetan ditugun zuzentzaile ortografikoak!! Ortega "zuzendu" nahian Ortiga jarri ez dute ba Zumaiako kale horren helbidea idazterakoan...

Eta hau ere gertukoa dugu. Agian hankasartze gramatikal edo ortografikorik ez dago, baina geografikoa bai, ezta?


Argazkiak.org | Eroskin, bidai exotikoak © cc-by-sa: goioarana

Aukera politak, Espainiako jai nazionalaren zubirako: Londres exotikoa eta Faraoien ibilbidea Berlinen.

Erantzunak

Goio Arana
2010-10-07 : 18:52

Ba, “Novel” saria idaztearena uste duguna baino ohikoagoa da. Googlen begiratu eta hemen ere aurkitu dut, eta hemen, eta hemen eta hemen…


Erantzun

Sartu