Durangoko euskara ikasle berria da Asier. Aurten matrikulatu da AEKn, eta gaur dauka Asierrek bere lehenengo eskola eguna. Bideo bat igoko du Youtubera astero, bisitariek akatsak zuzenduko dizkioten esperantzaz. Helburu argia jarri dio Asierrek bere buruari: sei hilabete barru eguneroko egoera batean euskaraz aritzeko gai izatea.
Ziurtazunez akats asko edukiko dut, beraz laguntza eskaintzen dizuet komentarioetan. Gauzaren bat txarto esanda edo idatzita badago aholkatu mesedez.
Joxe Rojasen Teknopata blogetik izan dugu Asierren vlog honen berri. Asierri eta Joxe Rojasi harrigarria egiten zaie euskarazko horrelako vlogen gabezia. Bere lehenengo bideoan, Asierrek dio gustatuko litzaiokeela horrelako vlog gehiago egotea.
Uste dut hau izango dela Youtuben euskaraz dagoen vlog bakarra. Gustatuko litzaidake gehiago egotea, beste bideo batzuk ikusten ikasteko aukera izango nukeelako.
Ikusten duzuenez, gazteleraz egin du bere lehenengo bideoa, azalpenak emateko, baina hortik aurrerako bideo guztiak euskaraz egingo dituela agindu du; lehenengo hau izango da euskaraz ez dagoen bideo bakarra.
Bideoetan iruzkinak jaso nahi ditu Asierrek bere euskara hobetzeko, baina komentarioak utzi ahal izateko Youtuben bere lagun egiteko eskatzen du.
Bere vloga bisitatzeko: youtube.com/VlogaEuskaraz
Erantzun
Sartu