Ostegunetik abian da Sagardo Astea, urriaren 7tik 14ra bitartean ospatzen ari garena. Sagar zanpaketak, antzezpenak, zanpaketak kirikoketa erritmoan, hitzaldiak eta lehiaketak Igartubeiti baserri museoan.
Inaugurazio ekitaldian honakoek hartu zuten parte:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren IX. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien:
Sagardo Asteko ekitaldi programa aurkeztu ondoren, ganbarara igo eta sagarraren usaina, lehen muztioaren lurruna eta aspaldiko lan baten lekuko izateko aukera eta esperientzia honetaz gozatzeko aukera izan zuten Igartubeitira bertaratu zirenek. Hauen artean, honako hauek hurbildu dira inaugurazio ekitaldira:
Sagardo Asteko ekitaldiak:
Sagar zanpaketak egunero izango dira, goizez. Asteburu eta Pilarika egunean eguerdian, 12:00etan zanpaketa bat egingo da, eta arratsaldez, 17:00etan beste bat izango da.
Zanpaketa bakoitza baino lehenago 50kg sagar gehituko dira kirikoketa erakustaldi bat egiteko. Asteburuan ordea, Jo ala jo elkartekoek kirikoketa egokiak egin ditzaten, 150kg sagar gehituko dira zanpaketa bakoitzaren aurretik.
Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.
XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitz egingo diete. Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira.
Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu, larunbat, igande eta astelehenean, urriaren 9, 10 eta 12an. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da.
Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarriko da, usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte honen eskutik.
Ez da gauza bera edatea eta zaporea hartzea, probatzea eta dastatzea... Sagardoa, freskagarria edo edari noblea? Hurbildu zaitez sagardoaren mundua, bere berezitasunak, bere sekretuak ezagutzera, sagardogintzan aditu ezagunen eskutik:
Carlos Delgado
Kazetaria, El País-eko ardo kritikaria, Sicer-eko Muestra Internacional de la Sidra de Calidad-eko Komisarioa, MIVino eta Vinum-en sortzaile eta zuzendaria 2009rarte, "Manual del Santo Bebedor" (Amargord) eta "El nuevo Libro del Vino (Alianza Editorial), dibulgazio liburuen egilea.
Oihana Ganzerain Sagardoa, ohitura baino zerbait gehiago. Zelaia Sagardotegiko Nekazari Teknikaria. Hernani.
Dastaketa-kata gidatua eta irekia, jardunaldiaren ondoren Koldo Mitxelenako atarian.
Urriak 13, arratsaldeko 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean.
Argazki eta erreeta lehiaketak
Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedadeak ikusgai izango dira sagar astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, golden, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste.
Yartu elkarteak, Ezkio-Itsasoko udaletxearen laguntzaz antolatutako erakusketa, baserriko ezkaratzean dago kokatua.
Erantzun
Sartu