Teknologia albisteak

Swing apur bat eman edozein doinuri, Guns N' Roses-i adibidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-08 : 13:10

Musika gogoko duen programatzaile batek programa informatiko txiki bat egin du, The Swinger. Kantu bat ematen diozu eta kantu horren erritmoa aldatzen du, swing pixka bat emanez. Emaitza oso kuriosoak dira! Entzun Guns N' Roses adibidez.

Igandean daude (edo dago Axl Rose) Donostian (Anoetako belodromoan). Sweet Child of Mine doinu honetan jotzen badute, denak korroan eskua emanda dantzan ibiltzeko modukoa suertatuko da, pailazoen jaialdietan bezala!

Orri honetako beste doinuak ere entzuten badituzue ere, gainerako guztiak ere horrela geratzen dira, korroan dantzatzeko moduan, berdin The Police eta Every Breath You Take edo Daft Punk eta Around the World (tira, azken honetan, jatorrizkoa ere korroan pentsatuta egin zuten).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago