Teknologia albisteak
1

Patrikako parke jurasikoa: auzokoaren terrarioan fauna harrigarria

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Olano
2010-10-06 : 10:10

Patrikako "Parke Jurasikoa" dauka auzoko batek eta ezin argazkiak hartzeko tentazioari eutsi.


Argazkiak.org | Auzokoaren maskotak © cc-by-sa: axiomaxio

Txikiago bat ere bai posatzeko orduan uzkur samarra, bizpahirutan saiatu arren inmortalizatzen utzi ez zidana.

Hazpuru-tamainako igeltxo gorria, basati dabilenean pozointsu, eta kaptibitatean berriz ez. Zergatik? Amazonaseko fruitu benenosorik ez duelako hemen, hain zuzen indiarrek gezi-puntan "kurare" tankerakoa jartzeko erabiltzen duten fruitu bera.

Paper guztiak ditu auzokoak izaki harrigarri hauen jabe izateko. Legezkoa da dena. Baina zuzena eta legezkoa ez dira beti sinonimoak. Kasu honetan ez dakit zer esan. Granjan hazitakoak balira ere... oihanak dira beraien bizileku naturala.

Maskota-jabe honek benetan gazte zintzo eta maitagarria dirudi, baina akaso piztiek gure hitzekin kantatzerik balute Mikel Laboaren "nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak"... adituko genieke.

Erantzunak

Sustatu
2010-10-06 : 12:51

Twitterretik esan digute:


benetako arazoa auzokoak nekatzen direnean hasten da. 10000 epezie exotiko omen dabiltz europatik zehar, eta asko kaltegarriak

Erantzun

Sartu