
Ramon Jauregi ministroak Espainiako Radio Nacional irratian adierazi zuen pena zela Bilduk Donostiako alkatetza lortu izana, tristura eragiten ziola "Izagirrek ez daukalako hiri-proiekturik", eta adierazpen horri zera gehitu zion:
La ciudad se va a hacer, probablemente, más aldeana, mucho menos cosmopolita y no va a estar en los grandes eventos
Iaz egin zituen EIZIEk bildumaren hirugarren aroa osatzeko urratsak, jarraipen gisa beste 50 obra argitaratzeko. Hala, aurtengo itzulpen-lehiaketarako oinarriak prest dira, eta deialdia zabalik.
Behin baino gehiago adierazi dut benetako aitatasun osoari heltzeko aitok hainbat jarrera eta jokaera aldatu behar ditugula geure baitan, eta geure ardura dela, alegia gizon-aita garenona, horiek zertzea. Aiton aldakuntza horretan, ordea, badira izan hainbat eta hainbat faktore norberaren ingurukoak direnak, eta horiek ere eragin handia dutela aitok aitatasun osoaren bidea jorratzea errazten edo zailtzen. Horietako bati erreparatu nahi diot bereziki, aiton egoeraz eta honen zergatiaz argibide eta ulermen osoagoa emango digulakoan.
Bideorik onenak Teknopolis telebista-saioan ikusiko dira, eta 6.000 banatuko dira saritan. Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, gaur eman zaio hasiera zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren II. ON ZIENTZIA lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukera izango da. Sari hauek jasoko dituzte lehenengo hiru sailkatuek: 3.000 lehenengo sailkatuak, 2.000 bigarrenak eta 1.000 hirugarrenak.
Urteak daramatzate Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa Eskolak eta Topagunea euskara elkarteen federazioak elkarlanean gazteen hizkuntza erabileraren gaia jorratzen. Oraingoan, Gazteen hizkuntza-erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida aurkeztera datoz.
Urte bete pasa da Trourist.com -eko lagunek Grouponi buruz hitzegin zidatenetik. Ideia bikaina iruditu zitzaidan sartu nintzen unetik eta DDonosti.com -en bitartez eginiko lan komertziala kontutan izanik, Donostian arrakasta izango zuela argi izan nuen.
Argazkiak.org | Deskontu.com © cc-by-sa: sustatu
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak ekoiztua, Euskal Herriko 17 talde eta bakarlari osatutako musika bilduma hau aurkezten dizuegu. 2012an beteko den Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena oroitzeko, gure ekimenak aurrera daraman jardueraren barruan kokatzen dugu musika bilduma hau. Nafarroa, konkista, eskubide lapurtuak, inbasioa, mugak, Amaiur, Orreaga, historia, oraina eta geroa 17 kantu, hamaika gai, eta helburu bakarra: Deuseztatu nahi izan diguten historia ilunpetik ateratzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratzen duen Bertan bildumaren 24. zenbakian euskarak azken hamarkadetan irabazi dituen 300.000 hiztunetatik laurdena gutxienez euskaltegiei zor zaiela aipatzen da. Aipamen honek zer pentsatu, zer hausnartu -eta zer idatzi- eman die euskaltegietako ordezkariei, izan ere HPSk ere aitortu du behin baino gehiagotan hori horrela dela. Gaur GARA eta DEIA egunkarietan argitaratu duten iritzi artikuluan hitz politak baino ekintzak behar dituztela esaten diote HPSri AEK, IKA, Elkarlan, Batuz, Maizpide, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren euskaltegietako ordezkariek.
Xerezaderen Artxiboa euskarazko literatur podcast berria da, Saioa Gabikagogeaskoak, Jasone Larrinagak eta Ana Moralesek egina. Ez esan ez daukazula astirik irakurtzeko, begiak nekatuta dituzula ordenagailuan hainbeste ibiltzeaz, edo presbiziak ez duelako inor barkatzen... Orain ez daukazu aitzakiarik! Xerezadek irakurriko dizkizu belarrira munduko istoriorik onenak, eta denak ere euskaraz.
Saltokietan euskararen erabilera arautzen duen dekretuak 3.000 eta 600.000 euro arteko zigorrak jartzea arautzen zuen. Pertsona kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubide linguistikoen dekretua aldatzeko asmoak Urrian azaldu ziren Sustatun eta atzo ekimen parlamentarioa aurkeztu zuen PSEk.
Udalari Getxoko Benta udal ostatu publikoaren esleipen prozesua bertan behera uztea eskatu diote Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak, "UK" aldizkaria argitaratzen duen Boluntzarreta elkarteak eta UKBERRI.NET plazaratzen duen Ukberri elkarteak. Euskara Elkarteen Topaguneko kideen arabera, baldintza-pleguan "Udalak ez du beharrezkotzat jo langileak koofizialak diren bi hizkuntzetan zerbitzatzeko kapazak izan behar direnik ezartzea".
Azalpen orojakileetatik ihesi, eremu ezberdinetatik hurbildutako ikerlariek osatutako kurtso honetan euskal identitatearen inguruko zenbait elementu jorratu nahi ditugu: Euzkadi euzkotarron aberria da? Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran. Gaiak: kolektibitatea, agenteak, erreferente identitarioak eta euskal identitatea aztertzeko ikergaldera besteak beste.
Astelehenean Donostian egin zen Berrikuntza euskaraz ekitaldiaren bidez, Microsoftek Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, puntako teknologia euskaraz hedatzeko eta erabiltzeko konpromisoa hartu du, IKTetako erreminta berritzaileenak euskaraz aurkeztuz.
Azken sei urteotan bezala, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizko udalekin eta Uribe Kostako Mankomunitatearekin batera. Lehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Horretarako, bost eguneko epea dute ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabatu, edizio lanak burutu eta jendaurrean aurkezteko, beti ere antolakuntzak jarritako gai bati eta ezaugarri batzuei jarraiki. Kameratoilariek uztailaren 9an izango dute lehen hitzordua, Urdulizko Kultur Etxean, bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda denek batera jasotzeko.
Ohiko pintxo poteo tradizionalak ezin izan die ukorik egin teknologia berriei. Sare sozialetan murgilduta, hilaren 16rako #pintxotuit txiokatu dute Twitterren eta Arrasaten topa egingo dute tuitlariek.
Ezaguna da kazetaritzako ikasleen artean esaldi hura esaten duena ez dela notizia txakurrak pertsona bati kosk egitea, bai ordea, pertsonak txakurrari egitea. Eta hain zuzen ere, notizia da zail delako halakorik gertatzea. Antzeko zerbait gertatzen da honako notizia honekin "Ertzain bat jotzeagatik urte erdiko espetxe zigorra ezarri diote herritar bati".
Suntsiketa handiak egin nahi dituenarentzat, edozer gauza apurtzeko gai den makina birrintzailea erakutsi zigun atzo boingboingek. Papera suntsitzeko makinen moduko bat, baina orotariko tamaina eta materialentzat ere balio duena. Hartu bost minutu eta ikusi bideoa:
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak euskararen 10 urteko bilakaeraren datuak jasotzen dituen txosten bat aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. EITBren albistearen arabera, datu baikorrak eman zituen teknologiaren alorrean. Adibidez, 10 urtetan bikoiztu egin da euskaraz nabigatzen dutenen kopurua bikoiztu egin dela 100.000tik 200.000ra. Txosteneko grafikoari begiratuta, ikusten da baietz, baina era berean, are gehiago hazi da gaztelaniaren erabilera Interneten, begiz jota, 400.000 erabiltzailetik milioi batera.
Argazkiak.org | Internet, euskaldunen bilakaera © cc-by-sa: sustatu
Orain dela hilabete batzuk abiatu zuten hainbat gurasok euren haurrak euskaraz erregistratzeko ahalegina, hainbat herritan. Zarautzen, azkenean, Iratxe Aranburuk eta Aritz Azkuek lortu dute euren alaba euskaraz erregistratzea. Zarautzen euskaraz erregistratu duten lehenengo haurra da Lore Azkue Aranburu.
Argazkiak.org | Euskaraz inskribatutako haurra © cc-by-sa: sustatu
Indianako eta Princentoneko unibertsitateek egindako ikerketa baten arabera, irakurtzeko zailagoak diren tipografiekin idatzitako testuak errazago gogoratzen ditugu gerora. Konklusio hori arrazoitzeko, esan dute letra-tipo zailak irakurtzeko kontzentrazio-maila handiagoa behar dela, eta horri esker gogoratzen dugula errazago irakurritakoa.