Edozer gauza apurtzen duen makina
Suntsiketa handiak egin nahi dituenarentzat, edozer gauza apurtzeko gai den makina birrintzailea erakutsi zigun atzo boingboingek. Papera suntsitzeko makinen moduko bat, baina orotariko tamaina eta materialentzat ere balio duena. Hartu bost minutu eta ikusi bideoa:
Txorakeria galanta da, baina liluratuta geratzen zaren bideo horietako bat iruditu zaigu. Akaso bideoaren musikak laguntzen duelako -horixe ondorioztatu dute Microsiervosen.
Bideoan, suntsitutako gauzak erakusten dituzte birrinduta: larruzko gerrikoak, tenis pilotak, barazkiak... bereziki barregarria material isolatzaile bat sartzen hasten direnean: zati batekin nahikoa ez eta hainbat metroko zinta sartzen hasten da gizon bat (3:20):

Sofa batekin ere ausartzen dira, eta beste gauza mordoarekin. Izan ere bideoa SSI Shredding Systems enpresarena da, horrelako makinak egiten dituena. Bideo sorta handi horretan, adibidez, autoak birrintzeko makina hau ikusi dugu:
Erantzunak kargatzen...