Teknologia albisteak

Pintxotuit, tweet-poteo eta topaketa, eguenean Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia
Goiena Komunikazio Zerbitzuak
2011-06-15 : 10:06

Ohiko pintxo poteo tradizionalak ezin izan die ukorik egin teknologia berriei. Sare sozialetan murgilduta, hilaren 16rako #pintxotuit txiokatu dute Twitterren eta Arrasaten topa egingo dute tuitlariek.

Eguen buru zuri baterako parrandarako aitzakia hutsa besterik ez da, funtsean. Harreman birtualak, tuit-eztabaidak, pantaila bidezko tira-birak... egunero izaten ditugu euskal tuitlari askok eta gauza bera baina teklatua barik tragua eskuan hartuta egitea da helburua. Hamaika lekutan topo egin eta beti twitterreko gora-beherak aipatzen ibili izan diren zenbait tuitlarik deitu dute eguna eta gonbidapena zabalik, noski, edonorentzat. Baita sare sozialen korapilotan lotu berri direnentzat ere.

Debagoieneko tuitlari eta euskal komunitateko beste hainbat dagoeneko animatu dira #pintxotuit #e16 deialdira! Eta, nola ez, Facebooken ere baduzue deialdia iragarrita: I. Pintxopote twitteroa Arrasaten .

Animatu eta zatoz!

Lehenengo deialdia 18:30ean Monte tabernan ; bigarrena, berriz, 19:30ean Mondragon Hotelean.

Erantzun

Sartu