Teknologia albisteak

Deskontu.com eta erosketa kolektiboak

Erabiltzailearen aurpegia
Txomin Jauregi - Deskontu.com
2011-06-17 : 13:06

Urte bete pasa da Trourist.com -eko lagunek Grouponi buruz hitzegin zidatenetik. Ideia bikaina iruditu zitzaidan sartu nintzen unetik eta DDonosti.com -en bitartez eginiko lan komertziala kontutan izanik, Donostian arrakasta izango zuela argi izan nuen.


Argazkiak.org | Deskontu.com © cc-by-sa: sustatu

@fizeta eta biok (@fizeta ni baina gehiago, egia esateko) Deskontu-n parte hartzeko negozio bila genbiltzan bitartean, La Personnalite eta a2h -k webgunea prestatu ziguten.

Azaroak 2-an hasi ginen eta ordudanik hona Deskontuk izan duen ibilbidea izugarria izan da: 8.000 erabiltzaile erregistratu, eguneko 5.000 erabiltzaile bakar eta egun eta eskaintzaren arabera %20ko konbertsio tasak izan ditugu.

Erosketa kolektiboko webguneei buruzko zenbait artikulu irakurri ditut azken aldian eta horrek bultzatu nau Deskonturen negozio filosofiari buruzko kontzeptuak idaztera:

Ondo kudeatu ezkero, denek irabazten duten asmakizuna da hau: erabiltzaile, negozio eta bitartekariak. Erabiltzaileak produktu edo zerbitzu bat prezio murriztuan eros dezake, negozioa ezagutzera ematen da kontrolatutako koste batean eta bitartekariak, eskaintzak arrakasta izan ezkero ere irabaziaren zati bat du.

Erabiltzaileak = Irabazi, Negozioak = Irabazi, Bitartekariak = Irabazi, Denak = Irabazi

Erabiltzailearen "Deskontu" esperientzia ez da ordaindu eta kodea lortzen duen momentuan bukatzen. Deskontua GOZATZEN duenean amaitzen da.

Orain, soka gehiegi tiratuz gero, hausteko arriskua du eta ekuazioa Erabiltzailea = Galdu, Negozioak = Galdu, Bitartekariak = Galdu bihurtzen da

Hauek dira soka hausteko bide tipikoak:

  1. Gehiegizko komisioa negozioei: jatetxe batek %50-ko deskontuan eskaintzen badu menua, guk bitartekari bezala ezin diogu irabazien %40 kobratu. Ez du zentzurik 30€-ko menu batetik, azkenean jatetxeak 9€ irabaztea. Erdibidean denak pozik.
  2. Ez gara banku bat eta gure negozioa ez da kontu korrontean pilatzen dugun diruarekin interesak egitea. (Horretarako PayPal, egunen baten kontatuko dut beraiekin izan dugun esperientzia). Jasotako dirua negozioei egun gutxiren ostean bidaltzen zaie. DIRUA BERAIENA da eta!
  3. Landetxe batean bi pertsonentzako 8€-ko motako eskaintzak bidaltzen dizkigutenean, ummm, rarito, rarito.

Azken finean guzti hau jasaten duena erabiltzailea baita. Kasu gehienetan jasoko duten zerbitzua "low cost" izango baita, eta nahiz eta gutxi ordaindu inork ez du hori atsegin.

Eta berriz ere errepikatuko dut, erabiltzailearen esperientzia ez da erosketa momentuan amaitzen, GOZATZEN duenean baizik.

Erantzun

Sartu