Ramon Jauregi: "Bildurekin, Donostia ez da hain kosmopolita izango"
Ramon Jauregi ministroak Espainiako Radio Nacional irratian adierazi zuen pena zela Bilduk Donostiako alkatetza lortu izana, tristura eragiten ziola "Izagirrek ez daukalako hiri-proiekturik", eta adierazpen horri zera gehitu zion:
La ciudad se va a hacer, probablemente, más aldeana, mucho menos cosmopolita y no va a estar en los grandes eventos
Jauregiren ustez, Donostia seguraski izango da baserritarragoa eta ez orain bezain kosmopolita... eta ez da ekitaldi handietan egongo.
Ekitaldi handietan ez ei da egongo Donostia, baina ez du esan hori Bilduren errua den ala Donostiako Udalarekin elkarlanak baztertzeko asmoa daukaten beste erakunde batzuetatik; izan ere pasa den astean bertan Donostiako Udala baztertu egin zuten Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Batzarretik. Batzarra Aieteko Bakearen Etxean egitekoa zen, baina antolatzaileek hotel batean egitea erabaki zuten, Donostiako Udalarekin loturarik ez izateko.
Adierazpenak RNE (Radio Nacional de España) irratian egin ditu, ordu erdiko elkarrizketa baten baitan, 15. minutuan egiten ditu adierazpen horiek audio honetan:
Jauregik gaineratu zuen Izagirre Igeldokoa dela, eta segregazioaren alde lan egin izan duela.
Ramon Jauregi PSOEko politikari donostiarra da, iaztik hona Lehendakaritza ministroa da.
Erantzunak kargatzen...