Teknologia albisteak

Office 2010 eta Microsoften beste produktu batzuen euskaratzearen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Munduoro Euskaraz
2011-06-15 : 12:06

Astelehenean Donostian egin zen “Berrikuntza euskaraz” ekitaldiaren bidez, Microsoftek Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, puntako teknologia euskaraz hedatzeko eta erabiltzeko konpromisoa hartu du, IKTetako erreminta berritzaileenak euskaraz aurkeztuz.

Honela, euskal hiztun eta erabiltzaile orok produkziorako erabiltzen diren puntako erremintak euskaraz erabili ahal izango ditu, hala nola:

  • Microsoft Office 2010,
  • Microsoft SharePoint 2010,
  • Microsoft Dynamics CRM 2011 eta CRM Online.

Aipaturiko produktu horiek doan deskargatu daitezke modu seguru eta erraz batean, bi esteka hauetako batean sartuta: www.microsoft.es/eus edota www.euskara.euskadi.net/euskara_soft

Aurkezpen ekitaldi honen bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek hamar urtez izan duten lankidetza ere ospatu nahi izan da. Donostiako San Telmo Museoa izan da “Berrikuntza Euskaraz” aurkezpen ekitaldi honen eszenatoki, ekitaldian puntako IKTak euskaraz aurkezteaz gain, Microsoft eta Eusko Jaularitzaren hamar urtetako lankidetza ere ospatu da. Ekitaldian egon dira, euskal gizarteko hainbat pertsona ezagun ere, politikariak, enpresariak, akademikoak, instituzioetakoak eta artistak. Ekitaldian zehar hainbat emanaldi ezberdin ere eskaini dira Acroindar Dantza Akrobitikoaren eskutik.

Montserrat Pardo, Microsoft Ibérica-ko Erakunde Harremanetarako kudeatzaileak azpimarratu du ezinbestekoa dela aurreratzen joateko konpainiako puntako softwareak euskaraz izatea. “Microsoft Office 2010, Microsoft SharePoint 2010, Microsoft Dynamics CRM 2011 eta CRM Online, produkziorako erabiltzen diren puntako erremintak dira. Enpresa guneetan zein erabiliko duten langileei teknologia modu eraginkor batean erabiltzen lagunduko dieten erremintak dira. Horregatik, gaurtik aurrera euskaraz izateak, euskal erabiltzaileek ere horrelako produktuen beharra dutela erakusten digu”.

Microsoftek inbertsio handia egin du Eusko Jaularitzaren erabateko babesarekin, bere azken softwareak euskaraz egokitzeko. Horregatik, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak garrantzizkotzat jo du Microsoftek bere azken erreminta berritzaileenak euskaraz itzultzeko egin duen apustua. Ondoren, bere departamentuaren aurtengo lana zein den azaldu du: “Urte honetan martxan jarriko diren proiektu aipagarrienak hauek dirak: Wikipedia entziklopedia digitalerako 10.000 eduki sortuko dira euskaraz, itzulpen automatikoa martxan jarriko da eta Itzulpen Memoriaren Banku Publikoa sortu da. Banku honekin, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiako baliabide anitz gizartearen esku geratuko dira”.

Jose Miguel Ayerza, ADEGIko idazkari orokorrak ere ekitaldian parte hartu du eta ondorengoa esan du: “Enpresetako normalizazio linguistikoan lan egin behar da egunero, egon daitezkeen zailtasunak ezkutatu gabe. Horregatik, gaur hemen aurkezten diren erremintak euskaraz izateak gauzak errazten ditu, enpresak edota langileak berak, aske aukeratu dezan ea zein hizkuntzatan egin nahi duen lan”.

Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan da ekitaldia itxi duena eta bere esanetan “honelako ekitaldien bidez, gizarteari erakusten diogu badaudela erremintak modu profesional eta ludiko batean euskaraz lan egiteko. Gaur aurkezten ditugun produktu hauekin, enpresek dituzten beharrei erantzuten diegu, hizkuntza aniztasunaren aurrean enpresek baliabide eleanitzak izan ditzaten”.

Microsoft-en produkzioko erreminta liderrak Microsoft-ek hiru erreminta horien aurkezpenarekin, enpresen lehiakortasuna, eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzeko IKTak aurkezten ditu: Office 2010, SharePoint 2010 eta Dynamics CRM. Merkatuko erreminta erabiliena eta lehiakorra den Microsoft Office 2010. Microsoft SharePoint 2010 plataforma enpresarialaren bidez entitateek euren produktibitatea igo dezakete, IKTen kudeaketa hobetuz eta gastuak jaitsiz. SharePoint 2010ak berriz, interfaze familiarra da eta hainbat baliabide eskaintzen ditu, enpresaren errentagarritasunean hobekuntzak bermatuz. Azkenik, Microsoft Dynamics CRM 2011 eta Microsoft Dynamics CRM Onlinearen bidez, enpresen teknologia kudeaketa hobetu nahi da, baliabideek eskaintzen duten funtzionalitatearen bidez errentagarritasuna irabaziz.

Microsoft-ek eleaniztasunarekin duen konpromisoa

Microsoftek eleaniztasunaren aldeko apustua egin du puntako teknologia berrienak euskaraz erabili ahal izateko.

Horretarako, euskal erabiltzaileentzat euskarazko produktuak sorkuntzatik. jarri ditu eskura Windowsen 95aren 1996an Windows Urtea 1996 2000 2003 2008 2010 2011 Produktuak Windows 95 Windows 98 Windows XP Windows Vista Windows 7 Dynamics CRM Word 6 Office 2000 Office 2003 Office 2007 Live Office 2010 & SharePoint 2010 euskarazko bertsioa egin zuten eta ordutik egundaino, konpainiak bere produktu erabilienen euskarazko bertsioak egin ditu, besteak beste: Word 6, Windows 98, Office 2000, Windows XP, Office 2003, Windows Vista, Office 2007, Windows 7 edo Cloud Computing Windows Live.

Erantzun

Sartu