Irakurketa zailtzen duten letra-tipoetan irakurritakoa errazago oroitzen dugu, ikerketa baten arabera
Hainbat tokitan agertu da albistea: Comic Sans MS tipografiarekin errazago oroitzen ditugula irakurritako testuak. Bada, "Comic Sans: oso kritikatua izan da Interneten. Microsoftek sortu zuen 1994an eta asko popularizatu da: eskoletako gurasoentzako oharrak, ikasleen lanak, jatetxeetako menuak eta abar luze bat zerrendatu ditzazkegu. Itxura guztiz informala ematen du, seriotasun gutxikoa, baina hala ere oso erabilia da... baita dokumentu ofizialetan ere:

Argazkiak.org | Comic Sans dokumentu ofizialetan © cc-by-sa: herri.admin
Kritika asko jaso ditu Comic Sans tipografiak: diseinatzaile grafiko asko bere erabilpenaren kontra agertu dira gaizki diseinatuta dagoela argudiatuta. Sarean zenbait ekimen daude letra-tipo honen kontra, eta Facebooken ere badaude zenbait orrialde iseka egiten diotenak.
Ikerketaren nondik norakoak
Ikerketa egiteko, lehenengo 28 laguneko talde batekin egin zuten proba: batzuei Arial letra-tipoan eta 16 puntuko tamainan idatzitako testua eman zieten, besteei Comic Sans edo Monotype Corsiva letretan 12 puntuko tamainan idatzitakoa.
Emaitzak ikusita, ondorioztatu zuten irakurtzeko zaila den tipografia batekin, errazaga oroitzen dugula irakurritakoa. Eta bigarren froga bat egin zuten 6 taldetako 220 ikasle baino gehiagorekin, eta ondorioa baieztatu zuten.
Zaldieroaren tipografia
Komikietako letrekin testurik idatzi nahi duenak, Comic Sans erabili barik, aukera dauka Zaldieroa komikietako letra-tipoa deskargatu eta erabiltzeko. Zip artxibo batean deskargatu dezakezue. Akaso estudiatu behar duenari baliagarria izango zaio!
Erantzunak kargatzen...