Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Gaindegiak Euskal Herriko adierazle ekonomiko eta sozialen galeria zabala kaleratu du

Gaindegia
2011-06-13 : 13:06

Gaindegia Txostena 2010 argitalpen berriak Juan José Ibarretxek eginiko hitzaurrea jasotzen du eta aldi berean aktualitatea osatzen duten gai desberdinen analisiak biltzen ditu. Modu honetan Behategiak urtez urteko konpromisoari jarraiki ekonomia eta gizarte alorreko eragileei Euskal Herriaren argazki eguneratua eskaintzen die jakintza honek erraztu ditzan egunerokoan erabaki hartzeak.

Hizkuntza-teknologiako berrikuntzak guztion eskura BerbaTek proiektuaren webgunean

Elhuyar Fundazioa
2011-06-13 : 10:06

BerbaTek proiektuko bost eragileek (Elhuyar Fundazioa, EHUko IXA eta Aholab taldeak eta VicomTech eta Robotiker zentro-teknologikoak), Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura Sailen laguntzarekin, proiektuaren webgunea plazaratu berri dute, hizkuntza-teknologietan egiten ari diren azken ikerketen emaitzak gizarteratzeko asmoz.

Interneten denon eskura dugu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren katalogoa

Bertsozale Elkartea
2011-06-12 : 12:06

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak internet bidez gizarteratzeko eta maila guztietako ikerkuntza bultzatu asmoz Bertsolaritzaren Datu-Basea izeneko berrikuntza teknologikoa aurkeztu du gaur Bertsozale Elkarteak.

Nere Erkiagak, Xenpelar Dokumentazio Zentroko arduradunak, eta Iñaki Muruak, Bertsozale Elkarteko Lehendakariak, eman dituzte argibideak.

"Ideien uhartea" lehiaketa (eta jokoa)

laisladelasideas.com
2011-06-12 : 12:06

Uztailaren 6arte egongo da zabalik epea Beazek Bizkaiko unibertsitario eta Lanbide-Heziketako ikasleen artean berrikuntzarako gogoa sustatzeko antolatu duen "ideien uhartea" on-line lehiaketan izena emateko. Lehiaketaren funtsa jokoa da, eta jokoa datza uharte birtual baten kudeaketan. Berez ez dago ekintza on edo txarrik, hartzen den estrategiaren eta inguruaren egoeraren araberakoa izango da dena.

Bokazioak lantzen: nola egin erakargarri ikasleentzat zientzia eta teknologia, mintegia

Elhuyar Fundazioa
2011-06-12 : 00:06

Ekainaren 27an eta 28an, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zientzia- eta teknologia-arloko irakasleei zuzendutako mintegia egingo du Elhuyar Fundazioak , GARATU Programaren barruan. Izen-ematea doakoa da.

Jaio da XEREDAZAREN ARTXIBOA!!!!!!!!!!

Xerezade
2011-06-11 : 18:06

Ez esan ez daukazula astirik irakurtzeko, begiak nekatuta dituzula ordenagailuan hainbeste ibiltzeaz, edo presbiziak ez duelako inor barkatzen... Orain ez daukazu aitzakiarik! Xerezadek irakurriko dizkizu belarrira munduko istoriorik onenak, eta denak ere euskaraz.

Akitaniar, Euskal eta Kantabriar Aterpetik atera ziren Europako mendebaldea populatu zuten biztanleak

Euskararen Jatorria
2011-06-11 : 14:06

Garesen pasa den 7an egindako Euskararen Jatorriaren VI. Biltzarrean inoiz aipatuak izan diren baina modu zientifiko batez orain gutxi arte baieztatu gabe egon diren teoria entzuteko aukera izan genuen: Europako Mendebaldeko populazio prozesua. Genetikaren bidez datorren teoria honek laguntza handia emango ei dio hizkuntzalaritzari.

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala lan-tresna izateko konpromisoa berretsi dute hizkuntza gutxiagotuetako komunitateetako ordezkariek

Kontseilua
2011-06-11 : 11:06

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatuta nazioarteko bigarren sinposioa ospatu da ekainaren 8an eta 9an Donostian. Horrekin batera, bigarren egunean ekitaldia egin du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bertan, Behatokiaren 10. urteurrena ospatzeaz gain, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren berrespena ere egin dute euskalgintzako zein nazioartetik etorritako hainbat ordezkarik, honen 15. urteurrenean.

1

Egun pasa antolatu dugu Tolosako I. alardeaz gozatzeko

Zumalakarregi Museoa
2011-06-10 : 16:06

Zumalakarregi Museoak Tolosara egun pasa antolatu du 2011ko ekainak 12rako. Frantsesada garaian, 1813ko ekainak 25ean gertatutako batailaren oroituko duen Tolosako I. alardea ezagutu eta garai hartako Tolosaz gehiago jakiteko.

2

Atzo kitarra jarri zuen Googlek... ba gaur Sustatuk pianoa!

Sustatu
2011-06-10 : 11:06

Googlek bilatzailean jartzen dituen doodle edo marrazkiak oso komentatuak izaten dira. Atzo kitarra bat jarri zuten, eta xagua gainetik pasata jo zitekeen. Wow! Ba ze demontre: gaur Sustatuk jarriko du beste musika instrumentu bat, nahi duenak jo dezan. Hemen daukazue jolaserako pianoa:


Euskaraz erosoago aritzeko eta jarduteko gomendioak

lantalan
2011-06-10 : 09:06

Emunek eta Plataforma per la Llenguak abenduan aurkeztu zuten Zer egin ...? liburuxka. Liburuxka horren hainbat eduki Lantalan blogean joan gara igotzen azken aldian. Gomendio orokorrak eta datu argigarriak. Adibidez, Dendetako errotuluak euskaraz egon behar dira?

5

Apple, Financial Times eta harpidetzen auzia

Joxe Rojas, Teknopata.net
2011-06-09 : 12:06

Honezkero denok jakingo duzue Applek bere sistema eragileen bertsio berriak aurkeztu dituela, eta online zerbitzu berriak ere abiatzekotan dela, eta abar eta abar. Neuk ere Apple aipatu nahi dizuet gaur, baina ez horren berri emateko. Steve Jobsen enpresak prentsaren salbatzailetzat aurkeztu du bere burua sarritan, batez ere iPadaren etorrerarekin, eta egunkari asko ere Appleri begira daude euren etorkizun digitala nondik nora joango den erabakitzeko. iSalbazioak, ordea, peajeak eta kalte kolateralak baditu, eta ez gutxi, gainera.(Joxe Rojasen Teknopata.net blogetik, haren lizentziari esker)

9

Hego Euskal Herriko Udalen zorra biztanleko, herriz herri

Sustatu
2011-06-09 : 09:06

Hego Euskal Herriko Udal guztien zorrak udalerri bakoitzaren biztanle kopuruarekin alderatu ditugu taula batean. Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministeriotik hartu ditugu zor eta biztanle kopuruaren datuak, eta Spreadsheet (OpenOffice-ren excel-a) orri batean datuak konparatu ditugu. Herriz herri, biztanleko zorraren arabera zerrendatuta ekarri ditugu hona.

Barne sailburuorde izango da Miguel Buen

Sustatu
2011-06-08 : 14:06

Rafael Iturriaga eta Ernesto Martinez de la Hidalga Barne saileko sailburuordeek kargua uztea eskatu dute, Rodolfo Aresek onartu duenez. Miguel Buen eta Nelida Santosek hartuko dituzte hauen lekuak.

Manu Izagirre ondare teknikariaren bisita gidatu berezia Igartubeiti Baserrian

Igartubeiti
2011-06-08 : 12:06

10. urteurreneko jardueren barne, ekainean, Igartubeiti Baserriaren Zaharberritzeari buruzko bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte, 90. hamarkadan baserriaren zaharberritzean parte hartu zuten zenbait adituk.

Boteredun herritarrak

Elhuyar Aholkularitza
2011-06-08 : 09:06

Herritar boteredunak: parte-hartzea eta boteretzea bultzatzeko gakoak jardunaldia antolatu dugu. Ekainaren 9an eta 10ean izango da, Pasaian. Osteguneko saioan, Pasaiako eta Lezoko kasuekin batera, Euskal Herrian bizitako beste hainbat esperientzia ere plazaratuko ditugu eta gogoetak trukatzeko mahai-ingurua egingo dugu hainbat euskal eragilerekin. Ostiraleko saioan, berriz, Euskal Herritik kanpo herritarrekin egindako hainbat prozesuren berri emango dute Peruko, Espainiako eta Herrialde Katalanetako eragile batzuek.

Kfe04 Donostian gaur arratsaldez, zuzenean jarraitu hemendik

Sustatu
2011-06-07 : 14:06

Iritsi da eguna: gaur, asteartea, ekainak 7, 18:00etatik 20:00etara, 46 egoitzatan aldi berean elkartuko gara Hiri Hezitzaileen inguruan hitz egiteko. KFE Innovacion topaketan banatuan. Baita Donostian ere, euskaraz estreinakoz, eta Sustatu bidez hemen jarraitu ahal izango duzu, bai jardunaldiaren Streaming jarioa bideoz, zein iritzi trukea Twitter eta Coveritlive bitartez, #donkfe gakoarekin, helbide honetan: sustatu.com/kfe

Microsoft eta Eusko Jaurlaritzak zenbait produkturen euskaratzea aurkeztuko dute

Sustatu
2011-06-07 : 12:06

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Microsoft Ibéricak Berrikuntza Euskaraz izeneko ekitaldian zenbait tresna aurkeztuko dituzte, ekainaren 13an, Donostian: euskarazko Office 2010, Microsoft Dynamics CRM eta SharePoint 2010 lehiakortasun-tresna.

1

Kantu ezagunen doinuekin egindako bertsoak

Sustatu
2011-06-07 : 10:06

Zenbait bertso sariketatan (Bertxoko, Kataxulo...) bertsolari gazteek etxetik prestatutako bertsoak eramaten dituzte, doinu ezagunekin. Emaitza bitxiak gertatzen dira telebistan edo tabernetan entzutera ohituta gauden doinuekin bertsoak egitean.

Gpuntua: Lehen Fasea bukatu da

Gpuntua: Komunikazioa
2011-06-06 : 17:06

Urretxu-Zumarragan jokatu diren bi saioekin bukatu da Gpuntuko Lehen Fasea. Hogeita hamabi bertsolari sailkatu dira irailean jokatuko diren final-zortzirenetarako. 20 saio jokatu dira denera maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 5a bitarte, 10 herritan: Orion, Mutrikun, Alegian, Soraluzen, Lezon, Amezketan, Usurbilen, Gabirian, Aretxabaletan eta Urretxu-Zumarragan. 60 bertsolarik kantatu dute fase honetan, bi saiotan bakoitzak, eta puntuazio altuena lortu duten 32 bertsolari pasa dira irailean hasiko den final-zortzirenetara.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››